eu
Bermeoren argazkia

Bizkaiko herri hau Busturialdea izeneko eskualdean dago. Urdaibaiko Biosferaren Erreserban kokatuta dago eta eskualdeko udalerririk jendeztatuena da, 17.000 biztanletik gora baititu.

Probintziako kostaldeko herririk koloretsuenetako bat da eta lurraldeko arrantza portu nagusietako bat dauka.

Arrantzari lotutako tradizioa duenez, bertako ekonomiaren oinarria arrantza eta arrain-kontserbak dira batik bat.
Sollube mendiaren hegaletan kokatutako herria da Bermeo eta ipuinetako estetika izateaz gain, labar izugarriak eta bista ikusgarriak ditu inguruan.

Informazio interesgarria
Bermeoko Turismo Bulegoa Lamera s/n 48370 / 

Tel 94 617 91 54

Jaiak Datak
Doniene eguna Ekainaren 24an
Madalen eguna Uztailaren 22an
Andra Mari Irailaren 7tik 16ra

Bermeon ikustekoak 

Bermeok bisitatzeko moduko erakargarri turistiko asko ditu inguruan. Errepasa ditzagun guztiak:

Bermeoko Portu Zaharra

Bermeoko bazterrik pintoreskoenetako bat da portu zahar ederra. Bertako etxeak estuak dira eta makina bat kolorez margotuta daude. Gainera, portuaren inguruan taberna ugari daude eta herritarrak bertan geratzen dira zerbait hartzeko eta pintxo batzuk jateko. Ilunabarrean portutik paseatzea eta eguna inguruko tabernetan eta bertako herritarrekin amaitzea esperientzia berezia izan daiteke benetan.

Ertzilla Dorrea eta Arrantzaleen Museoa

Ertzilla Dorrea XV. mendeko dorretxea da, Erdi Aroko euskal arkitektura zibilaren adierazgarri. Estilo gotikoa duen dorre honen fatxadan defentsarako elementuak kontserbatu dira. Izan ere, funtzio hori izan zuen urteetan zehar, herria seguru mantentzekoa.
Portu zaharraren goialdean dago Ertzilla Dorrea eta gaur egun Arrantzaleen Museoa du barruan. Euskal arrantzaleak omentzen dituen museoa da eta Bermeoko pertsona esanguratsu horien bizimodua eta lana erakusten dizkie bisitariei.

Esne-saltzailea

2010ean gauzatu zen Enrique Zubiaren lan hau eta antzina baserrietatik udalerriraino esnea saltzera jaisten ziren emakumeak omentzen ditu. Baserritar horiek astoarekin jaisten ziren beti. Astoak kantinak eramaten zituen eta gaur egun eskultura dagoen lekutik hurbil dagoen kale batean lotzen zuten.

Benito Barruetaren omenezko monumentua

Nestor Basterretxeak egindako monumentu honek Benito Barrueta omentzen du eta Talako parke zoragarrian dago.
Monumentu honen gauza bitxiena eta ederrena zera da: erdian duen hutsunetik begiratzen badugu, Izaro irla zirrituarekin bat datorrela ikusiko dugu, ikusmen-efektu bikaina sortuz.

Arrantza herri historikoa da Bermeo eta gaur egun ere Kantauri Itsasoaren kostaldeko portu nagusietako bat da.
Bermeon kalitatearen eta prezioaren arteko lotura zentzuzkoa denez, bertara bisita bat egitea gomendagarria da guztientzat. Bermeon asteburu bat edo egun batzuk igaro nahi badituzu, gure webguneko “Jan/edan” eta “Lo egin” atalak kontsulta ditzakezu, aukerarik onenak ezagutzeko.

Gaztelugatxeko San Juan

Bermeotik 10 km baino gutxiagora dago Gaztelugatxeko San Juan baseliza ikusgarria. Bere eskailera amaigabeek ospetsu egin dute eta bertatik euskal kostaldearen edertasuna miretsi genezake.

Hurbil dauden establezimenduak

Izaro Irish Pub

Plaza Lamera, s/n (Bermeo)

Bizkaiko gaueko aisialdia | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.11 Km

Toki Alai Bar

Aurrekoetxea, 14 (Bermeo)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.13 Km

Akatz Bar

Lope Díaz de Haro, 11 (Bermeo)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.16 Km

Cannon Restaurante

Alto Sollube - B.Mañuas (Bermeo)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

0.18 Km

Kafe Loidxie Bar

Nardiz tar Benanzio, 11 (Bermeo)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.26 Km

Almiketxu Asador

Bº Almike, 8 (Bermeo)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

0.96 Km

Bengoetxe Restaurante

Artike Auzoa, 27 (Bermeo)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

1.16 Km

Bodegón Mundaka

Kepa Deuna, 1 (Mundaka)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

1.52 Km

Hurbil dauden alojamenduak

El Puerto

Puerto, 1 (Mundaka)

1.62 Km

Portuondo

Portuondo Auzoa (Mundaka)

2.09 Km

Gametxo

Gametxo Auzoa, 3 (Ibarrangelu)

2.85 Km

Arimune

Bentako Plaza, 1 (Bakio)

4.10 Km

Itsasmin Ostatua

Nagusia, 32 (Elantxobe)

4.46 Km

Castillo de Arteaga

Gaztelubide, 7 (Gautegiz Arteaga)

5.96 Km

Palacio Urgoiti

Arritugane, s/n (Mungia)

9.88 Km

Arrien Gorliz

Urresarantse Bidea, 15 (Gorliz)

10.90 Km

Eman izena gure newsletterrean