eu
Donejakue bidearen argazkia

Donejakue bideak jarraitzaile berriak lortzen ditu urtero, izan ere, ez da soilik paisaietan barrena Santiago de Compostelara heldu arte ibilbidea egitea; esperientzia pertsonal zoragarria ere bada. Leku eta pertsona berriak ezagutzeko aukera ematen du; erromesa eraldatzen da, eta beti izango ditu gogoan bizipen horiek.

Santiago bidea, edo Donejakue bidea, Europako erromesaldi bide zaharrenetako bat da. Oinez zein bizikletaz egin daiteke, eta ibilbideak hainbat “bide” edo tarte ditu, erromesaren abiapuntuaren arabera.

Euskaditik Kostaldeko ibilbidea deritzona igarotzen da, alegia, Iparraldeko bide garrantzitsuenetako bat; gainera, UNESCOk Munduko Ondare izendatu zuen

Bizkaitik igarotzen den Donejakue bidea Kostaldekoa da, eta etapa horretan ez dago jende gehiegi; etapak hainbat leku erakargarri ditu, baita paseo ederrak ere. Esperientzia erabat gomendagarria da ez bakarrik erromesentzat, gure kultura, historia, paisaiak eta gastronomia ezagutu nahi duen edonorentzat ere.

 

Iparraldeko bidea Bizkaian ez da oso neketsua; hona hemen bidearen etapak:

  • Markina – Gernika (Interesguneak: Ziortzako kolegiata, eta Zarra eta Elexalde arteko bidea)
  • Gernika – Bilbo (Interesguneak: Gernika: Batzar Etxea eta Gernikako arbola. Bakearen Museoa. Bilbo: Begoñako basilika, Mallona Bidarria, Santiagoko katedrala, Zazpikaleak eta Guggenheim museoa.)
  • Bilbo – Portugalete (Interesguneak: Bilbo: San Anton zubia eta eliza. Portugalete: Bizkaiko zubia, Alde Zaharra, Santa Maria basilika)
  • Portugalete – Kobaron (Interesguneak: La Arena-ko hondartza eta Itsaslur kostaldeko pasealeku)

Ezagutu etapa guztiak (ibilbideak eta informazio praktikoa eskuragarri) eta bakoitzean dauden interesguneak “Peregrinos por el Norte, de Hotel en Hotel” (“Iparraldeko erromesak, hotelik hotel”) webgunean. Webgune horren bidez, halaber, Kantauriko Kostaldeko Ostalaritza eta Turismo Enpresa Elkarteek hotelak  eskaintzen dituzte, erromesentzako zerbitzu bereziekin, etapa bukatutakoan atseden hartu eta indarberritu ahal izateko.

 

Eman izena gure newsletterrean