eu
Sopelako Arrietara eta Atxabiribil hondartzakren argazkia

Sopelako Arrietara eta Atxabiribil hondartza bakarra dira izatez, hondarra partekatzen baitute, baina sarbide bereiziak dituzte.

Informazio interesgarria
Udalerria Sopela
Jarduerak surfa, boleibola, haurrentzako jolasak eta paseatzea
Sorosleen ordutegia 11:00-20:00.

820 metrotik gorako luzeradun hondartza honen okupazio-maila altua izaten da normalean, hiriguneetatik hurbil dagoelako eta neurri handiago batean, Bizkaiko kostaldean surf egiteko dagoen hondartza onenetarikoa delako.

Bizkaiko bigarren hondartza luzeena

Itsasertzeko pasealekurik gabeko hondartza da, ia hirian bertan dagoena. Olatu bortitzak izaten ditu eta Bizkaiko bigarren hondartza luzeena da, Bakioko hondartzaren ostean.

Arrietara eta Atxabiribil hondartzen inguruan labar altuak eta mendiko ibilaldiak egiteko eremuak daude, itsasora ematen duten bistekin.

Arrietara inguruko surfaren epizentroa dela esan dezakegu eta kirol ekitaldi garrantzitsuak egiten dira bertan. Dozena erdi klub eta surfeko hiru eskola ere dauzka, publiko guztientzat.

Nola heldu

Oso erraza da hondartza hauek aurkitzea eta kotxez zein garraio publikoz hel gaitezke haietaraino. Hondartzak aparkaleku bat dauka. Udan ordaindu egin behar izaten da baina gainerako urte-sasoietan doakoa izaten da.

Bertaraino garraio publikoan joan nahi izanez gero, Bilboko metroak geraleku bat dauka Sopelan bertan. Geraleku horretatik kilometro eta erdi ibili behar da hondartzaraino edo bestela, Sopelako Udalak jarritako autobusa har zenezake.

Hurbil dauden establezimenduak

El Peñón de Sopela Restaurante

Atxabiribil, 82 (Sopelana)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.17 Km

Brendan´s Isle Irish Tabern

Bentatxu, 3 (Sopelana)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.83 Km

Ardoberri Bar

Dr. Landa, 3 (Sopelana)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.84 Km

Gurea Bar

Iparraguirre, 3 (Sopelana)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.86 Km

Legazpi Restaurante

Iparraguirre, 1 (Sopelana)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.86 Km

Volker Paulaner Biergarten

Akilino arriola, 7 (Sopelana)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.87 Km

K rock sala

Loyola San Andrés 32 (Sopelana)

Bizkaiko gaueko aisialdia

0.88 Km

Irubide Taberna

Loiola Ander Deuna 34 (Sopelana)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.89 Km

Hurbil dauden alojamenduak

Goizalde

Av. Atxabiribil, 60 (Sopelana)

0.27 Km

Zearreta Barri

Bide Nagusia, 16 (Barrika)

1.90 Km

Bahía de Plentzia

Erribera, 29 (Plentzia)

2.47 Km

Uribekosta – Casa de Marinos

Eribera Kalea, 13 (Plentzia)

2.56 Km

Arrien Gorliz

Urresarantse Bidea, 15 (Gorliz)

2.88 Km

Igeretxe

Muelle de Ereaga, 3 (Getxo)

3.25 Km

Artaza

Makaletako Etorbidea-Avenida de los Chopos, 12 (Getxo)

3.69 Km

Embarcadero

Avenida Zugazarte, 51 (Las Arenas) (Getxo)

3.89 Km

Eman izena gure newsletterrean