eu
Gorbeiako Gurutzera igotzearen argazkia

Bizkaiko mendi-ibilirik ezagunena

Ia 1500 metroko altuera duen mendi hau Bizkaiko mendirik altuena da eta Arabarekiko mugan dago. 490 metroko garaiera-aldearekin, Gorbeiaren tontorra Bizkaiko ezagunenetako bat da, 18 metroko garaiera duen metalezko gurutze ospetsuarekin.

Informazio interesgarria
Helbidea / Udalerria Areatza
Garaiera 1.482 metro
Interpretazio zentroa Areatzako parketxea (Bizkaia) – Telf.: 946 739 279

Bi puntutatik igo gaitezke Gorbeiaren tontorrera eta abiapuntuaren arabera, ibilbideak gehiago edo gutxiago iraungo du.

Hona hemen abiapunturik ohikoenak eta bakoitzaren iraupena:

  •  Pagomakurre (1h 45min)
  • Sarria (2h 45min por Baias)
  • Zarate (1h 45m)
  • Murua (1h 45min)
  • Altube (4h)
  • Baranbio (4h 30min)
  • Ubide (2h 45min)

Areatzatik igotzea

Pagomakurretik igotzea erabakitzen dute gehienek, erosoa delako eta ibilbiderik laburrena delako.

Villaron has daiteke txangoa, Areatzan. Herriaren erdigunean bertan Pagomakurrera joateko seinaleak ikusiko dituzu. Kotxez joan gaitezke bertaraino. Bertatik hasten da oinez egin beharreko ibilbidea, oso igoera leun eta errazarekin, eta Lekanda mendiaren hegaletatik eramango gaitu.

30 minutu ibili ondoren, Gorbeia ikusi ahalko duzu. Arrabako zelaiak zeharkatzen dituen bideari jarraituz, Elorriako babeslekura iritsiko gara. Babesleku hori gelditzeko, deskantsatzeko eta berriro ere bideari ekiteko indarra emango digun hamaiketakoa jateko toki bikaina da.

Hortik aurrera gogorrena falta da, malda handi batek eramango baikaitu Aldamiñospe leporaino, 1.321 metroko garaieran. Ezkerrera eginda eta igotzeari utzi gabe, Aldamin mendiaren gailurrera helduko gara. Bista ikusgarriez gain, Gorbeiako gurutzea ere ikusi ahalko dugu bertatik. Azken esfortzua egin eta Gorbeiaren gailurrera iritsiko gara azkenean.

Gurutzea

Gorbeian arreta erakartzen duen zerbait badago, gailurrean dagoen gurutze izugarria da. 1901. urtean eraiki zen Gorbeiako gurutzea, 18 metroko altuera duena eta burdinaz forjatuta dagoena.

Urtea bukatu aurretik, ekaitz bortitz batek gurutzea hondatu zuen eta urtebete beranduago hasi ziren gurutze baxuago bat eraikitzen. 1903an inauguratu zen bigarren gurutze hori eta 1906an berriro suntsitu zuen haizete batek. 1907an gurutze berri bat inauguratu zen, gaur egun Gorbeiaren punturik altuenean jarraitzen duena.

Hurbil dauden establezimenduak

Arratiano Restaurante

General Bilbo - Vitoria, km 27, Barrio Asterria, 5 (Areatza)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

5.88 Km

Garena

Barrio Iturriotz, 11 (Dima)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

6.26 Km

Basaguren Restaurante

Barrio Amaitermin, 15 (Otxandio)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

7.58 Km

Landajuela

Barrio Urkiola, 11 (Abadiño)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

8.09 Km

Arrugaeta Restaurante

Plaza Zubiaur, 8 (Orozko)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

8.28 Km

Zekutze Restaurante

c/ Sabino Arana, 34 (Igorre)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

8.79 Km

Arri Toki Restaurante

Aldebarrena, 5 (Mañaria)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

9.69 Km

Ágora Durango

Komentukalea 28 Bajo. Entrada por Kalebarria (Durango)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

9.88 Km

Hurbil dauden alojamenduak

Spa Etxegana

Barrio Ipiñaburu, 38 (Zeanuri)

2.87 Km

Balneario Areatza

Askatasuna, 50 (Areatza)

6.12 Km

Silken Gran Hotel Durango

Gasteiz Bidea, 2 (Durango)

11.61 Km

Olajauregi

Kurutziaga Kalea, 52 (Durango)

12.01 Km

Ibis Budget Bilbao Arrigorriaga

Polígono Industrial Martiartu II, 1 (Arrigorriaga)

13.65 Km

Hotel Iraragorri Etxea

Txomin Egileor 28 (Galdakao)

13.92 Km

Ariz

Galizia, 5 (Basauri)

14.78 Km

Gran Bilbao

Indalecio Prieto, 1 (Bilbao)

16.36 Km

Eman izena gure newsletterrean