eu
Begoñako Ama Birjina. Erromesaldia basilikararen argazkia

Ezaguna da Bilbon eta oro har Bizkaian Begoñako Ama Birjinarekiko dagoen debozioa. Bizkaiko patroia da eta horregatik esaten diote “amatxo” ere.

Debozio horren emaitza da Bizkaiko familietan oso errotuta dagoen tradizioa: Begoñako Basilikara erromesaldia egitea.

Urtero, abuztuaren 15ean, Bizkaiko herri guztietako 150.000 pertsona baino gehiago erromesaldian joaten dira Begoñara eta batzuek gau osoa igarotzen dute ibiltzen.

Bilbotik, Alde Zaharra gurutzatu eta Begoñako Basilika ikusten den toki bakarretik begiratu ondoren (Santa Maria eta Pilota kaleen artean dagoen izarraren gainetik), Begoñaraino igoko gara Mallona Bidarrietako eskaileretatik.

Basilika irekita egoten da gau osoan zehar, bertara heltzen diren erromesek bederatziurrena errezatu eta Begoñako Amatxori laguntasuna eman ahal izateko, Begoñako Anaidia osatzen duten kideekin batera. Mezak egiten dira orduro eta meza nagusia izaten da azpimarragarriena, eguerdiko 12etan. Agintariak ere joaten dira meza horretara eta Aurreskua egiten da.

Gainera, tradizioak dio egun osoan zehar ospatu beharra dagoela, Basilikaren ondoan dagoen plazan. Erroskila tipikoak saltzen dituzten postutxoak, txakolina eta taloa txorizoarekin ematen dituzten txosnak eta Begoñako Ama Birjinaren oroigarriak eta irudiak saltzen dituzten postutxoak egoten dira bertan.

Elezaharra:

Egungo tenplua XVI. mendean eraiki zen, baseliza primitibo baten gainean. Mende bat iraun zuten eraikuntza-lanek eta karlistaldien ostean fatxada eta dorrea berreraiki behar izan ziren.

Tailuaren aurkikuntzaren inguruko bi bertsio daude: batak dio artadi baten hutsartean agertu zela eta besteak artzain batek aurkitu zuela elorri baten gainean. Dena den, elezaharra bat dator Ama Birjinaren izenaren jatorriari dagokionez: Begoña

Elezaharrak dio jatorrizko baselizan aurkitu zutela Ama Birjinaren tailua, baina geroago tailu hori gurtzeko eliza bat eraikitzeko toki hobe bat bilatu nahi izan zutenean, Ama Birjinaren tailua lurrera errotu zela eta “Bego oña!” (Geldi hanka hori!) esan zuela. Ondorioz, jatorrizko baseliza ñimiñoaren gainean eraiki behar izan zuten tenplu berria.

Data garrantzitsuak:

Urteko edozein egunetan bisitatu eta mezatara joan ahal bada ere, badaude bizkaitarrentzat garrantzitsuak diren bi data, Begoñako basilikara erromesaldia egiteko: abuztuaren 15a, Ama Birjinaren eguna, eta urriaren 11, Begoñaren jaieguna.

Hurbil dauden establezimenduak

Josune Bar

Virgen de Begoña, 47 (Bilbao)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.06 Km

Pagoa Bar

Virgen de Begoña, 43 (Bilbao)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.06 Km

Mañari Bar

Médico Pedro Cortes, 9 (Bilbao)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.20 Km

Thor Bar

Zabalbide, 75 (Bilbao)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.21 Km

Aitzgorri Restaurante

Iturribide, 70 (Bilbao)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.21 Km

Sorginak Bar

Iturribide, 51 (Bilbao)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.21 Km

Ilargi Bar

Avda. Zumalacarregui, 105 (Bilbao)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.23 Km

Etxadi Bar

Zabalbide, 51 (Bilbao)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.23 Km

Hurbil dauden alojamenduak

Lo Bilbao

C/ Cuevas de Ekain, 3-1º (Bilbao)

0.43 Km

Sirimiri

Plaza de la Encarnación, 3 (Bilbao)

0.47 Km

AliciaZZZ

Sombrereria, 1 -1º (Bilbao)

0.48 Km

NYX Bilbao

Areatza kalea, 4 / Paseo del Arenal, 4 (Bilbao)

0.50 Km

Ama Bilbao high quality ostatua

c/ Lotería, 3 (Bilbao)

0.50 Km

Plaza Nueva

Plaza Nueva, 1 -1º (Bilbao)

0.51 Km

7 Kale Bed and Breakfast

Santa María, 13-1º (Bilbao)

0.59 Km

Basque Boutique

La Torre, 2 -1º (Bilbao)

0.59 Km

Eman izena gure newsletterrean