eu
Gaztaina eguna Orozkonren argazkia

Urtero bezala, urriko azken igandean Gaztaina eguna ospatzen da Orozkon, herriaren iragana gogora ekarri eta ospatzeko.

Mendeetan zehar, gaztainak funtsezkoak izan ziren inguru horretan, bai jateko eta bai ekonomiarako. Izan ere, duela gutxira arte inguruko mendien hegalak gaztainondoz eta haritzez beteta zeuden.

Gaztaina egunean gaztainak batzeko jaia gogoratzen da. Hagarekin gaztainak jaitsi ondoren, kurrikatxo batzuekin batzen ziren morkotsek ez ziztatzeko eta saskietan gordetzen ziren. Gero, kirikiñausietan husten ziren saski horiek.

Kirikiñausi horiek 1,5 metroko altuerako hormak dituzten forma zirkularreko biribilak dira, harriz eginak eta gaztainadian bertan eraikitakoak. Bertan gaztainak hostoekin eta zuhaitz-adarrekin estaltzen zituzten urte osoan zehar kontserbatzeko eta freskotasuna mantentzeko. Kirikiñausiaren tamaina gaztainadiaren garrantziaren araberakoa zen eta 8 metrorainoko diametroa izan zezaketen.  Gorbeiaren inguru honetan kirikiñausi batzuk kontserbatzen dira oraindik, Supelaur elkarteak gogotik lan egin baitu haiek mantentzeko.

Inguruko biztanleez gain, hainbat sasoilari ere joaten ziren gaztainak biltzera eta jai giroan, janariarekin eta musika herrikoiarekin ematen zioten amaiera bilketari.

Urtero-urtero, Orozkoko Udalak gaztainen bilketari lotutako iragan hori gogora ekarri nahi izaten du eta hala, Gaztaina eguna ospatzen da jai giroan, erromeria eta guzti. Txango bat egiten da kirikiñausietatik eta hamaiketakoa egiten da txorizoarekin eta gaztainekin. Hori guztia trikitixen soinuak lagunduta, noski.

 

Txango hori pertsona guztiek egin ahal izateko, autobusak jartzen dituzte Zubiaur plazatik Usabel auzoraino, azken horretatik txango zirkular bat egiten baita, 7 km ingurukoa. Gaur egunera arte kontserbatu diren zenbait kirikiñausi ikus daitezke ibilbide horretan zehar.

Orozkoko Udalaren eta Argazki Irekia-ren argazkiak

Hurbil dauden establezimenduak

Arrugaeta Restaurante

Plaza Zubiaur, 8 (Orozko)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

0.03 Km

Patxi Restaurante

Udiarraga, 4 (Ugao-Miraballes)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

5.23 Km

Untzigain

Museo El Barco / Polígono Martiartu II Parcela, 6 (Arrigorriaga)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

6.65 Km

Eguiluz Cafetería

Severo Ochoa, 49 (Arrigorriaga)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

6.88 Km

Poli Restaurante

Plaza Urgoiti, s/n (Arrigorriaga)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

6.96 Km

Mini Bar

Barrio Moyordin, 31 (Zaratamo)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

7.01 Km

Coyote Bar

Urgoiti Ibilbidea, s/n (Arrigorriaga)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

7.23 Km

Arratiano Restaurante

General Bilbo - Vitoria, km 27, Barrio Asterria, 5 (Areatza)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

7.28 Km

Hurbil dauden alojamenduak

Balneario Areatza

Askatasuna, 50 (Areatza)

7.10 Km

Ibis Budget Bilbao Arrigorriaga

Polígono Industrial Martiartu II, 1 (Arrigorriaga)

7.57 Km

Spa Etxegana

Barrio Ipiñaburu, 38 (Zeanuri)

8.81 Km

Hotel Iraragorri Etxea

Txomin Egileor 28 (Galdakao)

8.96 Km

Ariz

Galizia, 5 (Basauri)

8.99 Km

Gran Bilbao

Indalecio Prieto, 1 (Bilbao)

9.80 Km

komentu Maitea

Barrio Sandamendi, 41 (Gordexola)

9.86 Km

Sirimiri

Plaza de la Encarnación, 3 (Bilbao)

10.18 Km

Eman izena gure newsletterrean