eu
Zapato azule Ondarroanren argazkia

Jai herrikoia

Zapato azule Ondarroan ekaineko azken asteburuan ospatzen den jai herrikoi bat da. Bizkaiko kostaldeko herri ederra da Ondarroa, eta Euskadiko arrantza-porturik garrantzitsuenetako bat.

Zapato azule jaian, mahonezko alkandora tradizionalen (arrantzaleen jantzi tipikoa) kolorea da nagusi, eta hortik datorkio izena jaiari. Alkandora hori Bizkaiko kostaldeko jai-uniforme bihurtu da, eta jaira joaten diren guztiek jantzi egiten dute.

Egun osoa irauten du eta giro onez betetzen du Ondarroako alde zaharra. Jai nabarmen herrikoia da, eta, duela 20 urte sortu zenean, ondarrutarrek ezin zuten imajinatu Bizkaiko jai-egutegiko ezinbesteko hitzordu bihurtu zenik; izan ere, egun horretan, Zapato azule ospatzeko irrikan dauden bisitariak erruz hurbiltzen dira herrira.

Ondarroako Zapato azule egunerako planak

Zapato azule egunean Ondarroan egiten diren ekitaldien artean, bi jarduera dira ezin galduzkoak: Euskal Herriko elastikoen azoka,, hogei posturekin eta Euskal Herriko bazter guztietatik etorritako elastiko-egileekin; eta Dinamartxa, Tolosa eta Ondarroa arteko txirrindularitza eta mendi-lasterketa bat, eta itsas zeharkaldi bat, Ondarroako Dina Bilbao zendutako triatletaren omenez egiten dena.

Zapato azule kalean ematen den jai-egun bat da, zalapartaren eta herri-alaitasunaren zaleentzat. Baina ez da Ondarroako jai bakarra. Izan ere, abuztuaren 14tik 17ra bitartean, Andramaxak ospatzen dira, zaindariaren jaiak. Leokadi pertsonaia ospetsuaren jaitsierak ematen die hasiera jaiei, eta Marinel Egunarekin amaitzen dira.

Jaiei buruzko atala bada ere, Ondarroa urteko edozein egunetan ere bisitatzea gomendatzen dizugu, hango alde zaharra ezagutu dezazun. Marinel-izaera nabarmena du eta Erdi Aroko trazadurari eutsi dio. Hain zuzen, Eusko Jaurlaritzak Kultura Ondare izendatu du hango monumentu-multzoa.

Disfruta Bizkaian,kostaldeko beste herri batzuk ere ezagutzera animatu nahi zaitugu.

Hurbil dauden establezimenduak

Arrantzale Edantegi

Erribera, 13 (Ondarroa)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.02 Km

Erretegi Joxe Manuel

Sabín Arana , 23 (Ondarroa)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

0.07 Km

Lagun Artea Bar

Itxas Aurre, 3 (Ondarroa)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.14 Km

Maddi Kafetegia

Antiguako Ama, 5 (Ondarroa)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.15 Km

Cantábrico Bar

Antiguako Ama, 7 (Ondarroa)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.16 Km

Xirula Bar

Itxasaurre, 8 (Ondarroa)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.17 Km

Boga Boga Bar

Itxas Aurre, 8 (Ondarroa)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.17 Km

Moby Dick Bar

Playa de arrigorri, s/n (Ondarroa)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.24 Km

Hurbil dauden alojamenduak

Leagi Camping & Bungalows

Leagi Auzoa, 4 (Mendexa)

4.16 Km

Metrokua

Playa Karraspio (Mendexa)

4.63 Km

Zubieta

Atea, s/n (Lekeitio)

4.93 Km

Silken Palacio Uribarren

Santa Elena Etorbidea (Lekeitio)

4.94 Km

Piñupe

Avenida Pascual Abaroa, 10 (Lekeitio)

5.09 Km

Trinkete etxea aterpetxea

Eusebio Mº de Azkue, 5 (Lekeitio)

5.22 Km

Ikestei Agroturismo

Iruzubieta, 3 (Markina-Xemein)

6.91 Km

Castillo de Arteaga

Gaztelubide, 7 (Gautegiz Arteaga)

11.80 Km

Eman izena gure newsletterrean