{"id":2144,"date":"2019-12-09T07:46:32","date_gmt":"2019-12-09T06:46:32","guid":{"rendered":"https:\/\/www.disfrutabizkaia.com\/blog\/?p=2144"},"modified":"2020-06-17T08:37:57","modified_gmt":"2020-06-17T06:37:57","slug":"udazken-honetarako-derrigorrezko-planak-bizkaian","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.disfrutabizkaia.com\/blog\/eu\/udazken-honetarako-derrigorrezko-planak-bizkaian\/","title":{"rendered":"Udazken  honetarako  derrigorrezko  planak  Bizkaian"},"content":{"rendered":"<p>Udazkena  ezin  hobea  da  eguneko  irteerak  eta  planak  egiteko.  Argi-orduak  gutxitzen  badira  ere,  udazkeneko  koloreek  gure  paisaiak  betetzen  dituzte,  eta  ez  dago  Bizkaian  paseoan  ibiltzeko  edo  mendi-ibiliak  egiteko  gonbidapen  erakargarriagorik.  Orobat,  haurrekin  planak  egiteko  edo  bisitak  antolatzeko  garaia  ere  bada,  neguko  hotzarekin  batera  nagitasuna  nagusitu  aurretik.<\/p>\n<p>Hemen,  <strong>Bizkaian  udazken  honetan  galdu  ezin  dituzun  plan-proposamen  batzuk<\/strong>  doazkizu,  baina  jakinaren  gainean  ipini  nahi  zaitugu:  Izugarri  gustatuko  zaizkizu  eta  edozein  urtarotan  egin  nahiko  dituzu!<\/p>\n<h2><span style=\"color: #ffcc00\"><strong>Paseatu  Zugaztietan  eta  indarberritu  indaba-jan  batekin<\/strong><\/span><\/h2>\n<p>Zugaztieta  Trapagarango  meatze-herri  zahar  bat  da,  sekulako  paisaiak  dituena.  Hain  zuzen,  urmael  artifizial  bihurtutako  burdin  meategi  zaharren  artean  paseatzea  da  Zugaztietan  egin  daitekeen  ekintzetako  bat.  Gainera,  <em>Zugaztieta<\/em>  bertako  jatetxeengatik  ere  egin  da  ospetsu.  Eskualdeko  gastronomia  dasta  dezakezu  haietan,  baina  bereziki  gomendagarriak  dira  Bizkaian  <strong>indaba-janak<\/strong>  egiteko.<\/p>\n<h3><strong>Nola  iritsi  Zugaztietara<\/strong><\/h3>\n<p>Bisitari  gehienek  autoa  aukeratzen  dute;  izan  ere,  aparkaleku  zabala  dago  herrian.  Dena  den,  guk  gomendatzen  dizuegu  <strong>Larrainetako  funikularra<\/strong>  erabiltzea,  batik  bat  <strong>planak  haurrekin<\/strong>  egin  nahi  dituzuenei.  Meatze-jardueraren  garaien,  oso  erabilia  izan  zen  funikularra.  Gaur  egun,  Bilboko  Abraren  ikuspegi  ederrak  ikusteko  aukera  ematen  du.<\/p>\n<p>Bilbotik  Trapagarango  Larrainetako  funikularreraino  iristeko,  autoa  erabil  dezakezue,  baina  autobusak  eta  Renferen  trenak  ere  badaude.  Gora  iristean,  Larrainetatik  meatze-herrira  joateko,  kilometro  inguruko  ibilalditxoa  daukagu.<\/p>\n<p>Gero,  askotariko  aukerak  daude:  Mendi-ibili  bat  egin  dezakezue,  eta  <strong><em>Pe\u00f1as  Negras  Interpretazio  Zentroa<\/em><\/strong>  ikusi  edo  urmaelen  arteko  bidezidorretan  lasai-lasai  paseatu,  haurrek  aire  zabaleko  eskulturak  edo  bazkan  dauden  behiak  edo  zaldiak  ikusten  dituzten  bitartean.<\/p>\n<div id=\"attachment_1845\" style=\"width: 686px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-1845\" class=\"size-large wp-image-1845\" src=\"https:\/\/www.disfrutabizkaia.com\/blog\/wp-content\/uploads\/2017\/10\/Pe\u00f1as-Negras_Oskar_Fernandez_Flickr-1024x683.jpg\" alt=\"Udazkenerako planak Zugaztietan Bizkaian\" width=\"676\" height=\"451\" srcset=\"https:\/\/www.disfrutabizkaia.com\/blog\/wp-content\/uploads\/2017\/10\/Pe\u00f1as-Negras_Oskar_Fernandez_Flickr.jpg 1024w, https:\/\/www.disfrutabizkaia.com\/blog\/wp-content\/uploads\/2017\/10\/Pe\u00f1as-Negras_Oskar_Fernandez_Flickr-300x200.jpg 300w, https:\/\/www.disfrutabizkaia.com\/blog\/wp-content\/uploads\/2017\/10\/Pe\u00f1as-Negras_Oskar_Fernandez_Flickr-768x512.jpg 768w, https:\/\/www.disfrutabizkaia.com\/blog\/wp-content\/uploads\/2017\/10\/Pe\u00f1as-Negras_Oskar_Fernandez_Flickr-945x630.jpg 945w, https:\/\/www.disfrutabizkaia.com\/blog\/wp-content\/uploads\/2017\/10\/Pe\u00f1as-Negras_Oskar_Fernandez_Flickr-600x400.jpg 600w\" sizes=\"auto, (max-width: 676px) 100vw, 676px\" \/><p id=\"caption-attachment-1845\" class=\"wp-caption-text\">Oscar  Fern\u00e1ndez-ek  egindako  argazkia<\/p><\/div>\n<p>Hain  kirolzaleak  ez  zaretenok  ez  duzue  kezkatu  beharri:  zerbait  har  dezakezue  meatze-herri  bitxi  horretako  jatetxeen  terrazetan,  <strong>Zugaztietako  indaba<\/strong>  famatuak  jatera  joan  aurretik.<\/p>\n<h2><span style=\"color: #ffcc00\"><strong>Egin  mendi-ibili  bat  Nerbioi  ibaiaren  jauziaren  begiratokiraino<\/strong><\/span><\/h2>\n<p>Kirola,  natura  eta  paisaia  uztartzen  dituzten  jarduerak  maite  badituzue,  Urdu\u00f1an,  <strong>mendi-ibiliak<\/strong>  egiteko  aukera  aurkituko  dituzue,  esaterako  <em>Txarlazo<\/em>  mendiaren  gailurrera  edo  <em>Delikako  arroilara<\/em>  joateko.  Gaur,  Nerbioiren  behatokia  joatea  erabakiko  dugu,  <strong>Nerbioi  ibaiaren  jauzi<\/strong>  ikusgarriari  begira  gozatzeko.<\/p>\n<p>Nerbioi  ibaia  haren  ur-emariak  Bilbori  bizia  ematen  diolako  da  ezaguna,  baina  Urdu\u00f1ako  mendatetik  hurbil  jaiotzen  da.Badago  Delikako  haitzartetik  pasatzen  den  mendi-ibili  eder  bat,  270  metroko  altuera  duen  ur-jauzi  batean  amaitzen  dena:  <em>Nerbioi  ibaiaren  ur-jauzian,<\/em>  hain  zuzen  ere.<\/p>\n<p>Mirari  natural  hori  ikusiz  gozatzeko  lekurik  onena  <strong><em>Nerbioi  ibaiaren  ur-jauziko  begiratokia<\/em><\/strong>  da.  Urdu\u00f1ako  mendatean  eraikitako  begiratoki  honek  hitzik  gabe  utziko  zaitu.  Dena  den,  badago  naturaren  fenomeno  horretaz  gozatzeko  beste  modu  bat  ere:  7  km-ko  ibilbide  bat  dago,  arroilaren  beheko  partetik  igarotzen  dena.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-full wp-image-1846\" src=\"https:\/\/www.disfrutabizkaia.com\/blog\/wp-content\/uploads\/2017\/10\/Salto-del-Nervi\u00f3n-Ordu\u00f1a-Fotolia_94051757_XS.jpg\" alt=\"Nerbioi ibaiaren ur-jauziko begiratokia\" width=\"424\" height=\"283\" srcset=\"https:\/\/www.disfrutabizkaia.com\/blog\/wp-content\/uploads\/2017\/10\/Salto-del-Nervi\u00f3n-Ordu\u00f1a-Fotolia_94051757_XS.jpg 424w, https:\/\/www.disfrutabizkaia.com\/blog\/wp-content\/uploads\/2017\/10\/Salto-del-Nervi\u00f3n-Ordu\u00f1a-Fotolia_94051757_XS-300x200.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 424px) 100vw, 424px\" \/><\/p>\n<h3><strong>Nola  iritsi  Nerbioi  ibaiaren  ur-jauziko  begiratokira<\/strong><\/h3>\n<p>Nerbioiaren  ur-jauzira  iristea  erraza  da,  eta  seinaleztapena  oso  ona  da.  Urdu\u00f1atik  Miranda  de  Ebrora  doan  A2625  errepidetik  Urdu\u00f1ako  mendatea  pasatu  ostean,  aparkatzeko  eremu  bat  aurkituko  duzue.  Kotxea  uzteko  hiru  eremu  daude,  Nerbioi  ibaiaren  ur-jauzitik  gero  eta  hurbilago.  Bertatik  ordubete  inguruko  ibilia  egin  behar  da  bide  batetik,  begiratokira  heldu  arte.<\/p>\n<h2><span style=\"color: #ffcc00\"><strong>Ibili  baso  magiko  batean  zehar<\/strong><\/span><\/h2>\n<p><em>Gorbeiako  Parke  Naturalean,<\/em>  Barazarko  mendatetik  eta  Zeanuritik  hurbil,  <strong><em>Otzarretako  pagadia<\/em><\/strong>  aurkituko  duzue,  ehun  urtetik  gorako  pagoen  adar  bitxien  azpian  paseatzera  gonbidatzen  duen  inguru  magiko  bat.  Izan  ere,  beste  pagadi  batzuetan  ez  bezala,  Otzarretako  pagadiko  pagoen  adarrak  bertikalki  hazten  dira,  zeruaren  bila.  Antzina,  ikatzerako  egurra  lortzeko  inausten  zituzten  zuhaitz  horiek.<\/p>\n<p>Udazkena,  orduko  kolore-sorta  ederra  lagun,  pagadian  ibiltzeko  eta  bertako  magiaz  bustitzeko  urtarorik  onena  da.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-full wp-image-1770\" src=\"https:\/\/www.disfrutabizkaia.com\/blog\/wp-content\/uploads\/2017\/03\/Otzarreta_Gorbeia_Bizkaia_Fotolia_peque\u00f1a.jpg\" alt=\"Otzarretako pagadia Gorbeian\" width=\"640\" height=\"427\" srcset=\"https:\/\/www.disfrutabizkaia.com\/blog\/wp-content\/uploads\/2017\/03\/Otzarreta_Gorbeia_Bizkaia_Fotolia_peque\u00f1a.jpg 640w, https:\/\/www.disfrutabizkaia.com\/blog\/wp-content\/uploads\/2017\/03\/Otzarreta_Gorbeia_Bizkaia_Fotolia_peque\u00f1a-300x200.jpg 300w, https:\/\/www.disfrutabizkaia.com\/blog\/wp-content\/uploads\/2017\/03\/Otzarreta_Gorbeia_Bizkaia_Fotolia_peque\u00f1a-600x400.jpg 600w\" sizes=\"auto, (max-width: 640px) 100vw, 640px\" \/><\/p>\n<p>Mendi-ibiliak  egitea  gustuko  baduzue,  15  kilometroko  eta  zailtasun  ertaineko  ibilbide  bat  egin  daiteke.<\/p>\n<h2><span style=\"color: #ffcc00\"><strong>Bizkaiko  museoak<\/strong><\/span><\/h2>\n<p>Gure  webguneko\u00a0<em>Zer  egin<\/em>  atalean,  <span style=\"color: #ffcc00\">Bizkaiko  <a style=\"color: #ffcc00\" href=\"https:\/\/www.disfrutabizkaia.com\/bizkaian-egin-eta-ikustekoak\/bizkaiko-museoak\/s-107\/eu\">museorik<\/a><\/span>  ospetsuenei  buruzko  informazioa  aurkituko  duzue:  Bilboko  Arte  Ederren  Museoa,  Guggenheim  Bilbao  Museoa  eta  Bilboko  Itsasadarra  Itsas  Museoa.<\/p>\n<p>Dagoeneko  ezagutzen  badituzue,  beste  hainbat  aukera  daude,  Bizkaian  udazkeneko  arratsalde  euritsu  on  bat  emateko  museo  asko  baitaude.  Bi  museo  ezezagun  handi  proposatzen  dizkizuegu.  Harritu  egingo  zaituztete.  Hauek  dira:<\/p>\n<ul>\n<li>\n<h3><strong>Euskadiko  Meatzaritza  Museoa,  Gallartan:<\/strong><\/h3>\n<\/li>\n<\/ul>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright size-thumbnail wp-image-1847\" src=\"https:\/\/www.disfrutabizkaia.com\/blog\/wp-content\/uploads\/2017\/10\/Museo-de-la-miner\u00eda-Meatzaldea-150x150.jpg\" alt=\"\u2022 Euskadiko Meatzaritza Museoa, Gallartan\" width=\"150\" height=\"150\" \/>Euskadiko  eta,  batik  bat,  Bizkaiko  meatze-eskualdeko  kultura  eta  historia  aztertzeko  eta  zabaltzeko  zentro  bat.Familian  bisitatzeko  moduko  museo  bat.<\/p>\n<p>Autoz  joan  nahi  baduzue,  hartu  Gallartarako  irteera  A8  autobidean,  eta  jarraitu  museoaren  seinaleei,  besterik  ez.  Trena  aukeratzen  baduzue,  Bilbotik,  Renferen  aldiriko  C2  lineako  trenak  eramango  zaituzte.Sarreraren  prezioa  3  eurokoa  da.<\/p>\n<ul>\n<li>\n<h3><strong>Euskal  Museoa,  Bilboko  Alde  Zaharrean:<\/strong><\/h3>\n<\/li>\n<\/ul>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright size-thumbnail wp-image-1848\" src=\"https:\/\/www.disfrutabizkaia.com\/blog\/wp-content\/uploads\/2017\/10\/Euskla-Museoa-Bilbao-Mikeldi-150x150.jpg\" alt=\"Euskal museoa Bilbon\" width=\"150\" height=\"150\" \/><\/p>\n<p>Museo  horretan,  Euskal  Herriko  eguneroko  bizitzako  hainbat  alderdirekin  lotutako  20.000  objektu  baino  gehiago  daude.  Leku  ezin  hobea  da  gure  kultura-  eta  arte-ondarearen  berri  jakiteko.Mikeldiren  eskultura  eta  Bizkaiko  maketa  derrigorrez  ikusi  beharrekoak  dira.<\/p>\n<p>Bilboko  Unamuno  plazan  dago,  eta  sarrerak  3  euro  balio  du.<\/p>\n<p>Bizkaian  udazken  honetan  egin  ditzakezun  plan  batzuk  dira  horiek,  baina  beste  hainbat  dituzu:  Gastronomia,  kultura,  artea,  paisaiak,  kostaldeko  herriak,  barnealdeko  herriak&#8230;  Planez  betetako  udazken  bat  opa  dizuegu,  Bizkaiko  edertasunarekin  eta  gastronomiarekin  gozatzeko  aukera  izan  dezazuen.<\/p>\n<p>Aurkitu  non  jan,  zer  egin,  eta  non  egin  lo  Bizkaian\u00a0<a href=\"https:\/\/www.disfrutabizkaia.com\/eu\/\"><strong><span style=\"color: #ff9900\">Disfruta<\/span> <span style=\"color: #ff9900\">Bizkaia<\/span><\/strong><\/a>  webgunean<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Udazkena  ezin  hobea  da  eguneko  irteerak  eta  planak  egiteko.  Argi-orduak  gutxitzen  badira  ere,  udazkeneko  koloreek  gure  paisaiak  betetzen  dituzte,  eta  ez  dago  Bizkaian  paseoan  ibiltzeko  edo  mendi-ibiliak  egiteko  gonbidapen  erakargarriagorik.  Orobat,  haurrekin  planak  egiteko  edo  bisitak  antolatzeko  garaia  ere  bada,&#8230;  <a class=\"more-link\" href=\"https:\/\/www.disfrutabizkaia.com\/blog\/eu\/udazken-honetarako-derrigorrezko-planak-bizkaian\/\">Continue  Reading  &rarr;<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":2149,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[56],"tags":[24,37,43],"class_list":["post-2144","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-zer-egin","tag-bizkaia","tag-planak","tag-udazken"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.disfrutabizkaia.com\/blog\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2144","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.disfrutabizkaia.com\/blog\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.disfrutabizkaia.com\/blog\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.disfrutabizkaia.com\/blog\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.disfrutabizkaia.com\/blog\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2144"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/www.disfrutabizkaia.com\/blog\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2144\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3371,"href":"https:\/\/www.disfrutabizkaia.com\/blog\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2144\/revisions\/3371"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.disfrutabizkaia.com\/blog\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/2149"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.disfrutabizkaia.com\/blog\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2144"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.disfrutabizkaia.com\/blog\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2144"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.disfrutabizkaia.com\/blog\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2144"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}