Ostatuak Jan eta edan Planak Nortzuk gara Blog

2008an Gizadiaren Ondare izendatu zuten Santimamiñeko koba. Urdaibaiko Biosferaren Erreserban dago, Kortezubin.

Kokaleku arkeologiko garrantzitsu hau ospetsua da bere barnealdean aurkitu zen labar arteagatik. Duela 14.000 urte baino gehiago gizakiak bertan bizi izan zirela erakusten duten aztarnak ditu eta estalaktita eta estalagmita ederrak sortu dira barrualdean.

Santimamiñeko labar artean hainbat bisonte, kapridoak, zaldiak, hartz bat, orein bat eta beste irudi batzuen aztarna osatugabeak ageri dira eta Goi Paleolitoko Magdaleniar Aroaren erdialdeko etapetakoak direla uste da.

Santimamiñe- CC BY-3.0-ES 2012EJ-GVIrekia-Gobierno VascoMikel Arrazola

Labar artea gordetzen duen Paleolitoko santutegia 2006az geroztik jendearentzako itxita badago ere, margolanak ez hondatzeko, bisita gidatuak egiten dira Santimamiñeko kobara eta bere ingurura, bisita "birtual" bat barne, bisitaria birtualki koban sartu ahal izateko eta haitzetako santutegia 3Dn ezagutu ahal izateko.

 

Bisiten ibilbidea:

Santimamiñera bisita topagunean hasten da eta artadia zeharkatuz igotzen da kobaraino. Begiratoki batean gelditzen da ibilbidea, ingurune naturala miresteko.

Kobara heldutakoan, atartera joango gara koba barruan egiten ari diren indusketa arkeologikoa ikusteko. Azkenik, 3D teknologiari esker, bisita "birtual" bat egingo dugu koba osoa ezagutzeko, labar artea gordetzen duen santutegia barne, margolanak gure CO2rekin kaltetu gabe ikusi ahal izateko.

Nola heldu

Kortezubi izeneko udalerri bizkaitarrean dago Santimamiñeko koba eta Gernikatik 10 minutura dago kotxez.

Bizkaiaren barnealdetik bertara heltzeko, Gernikara heltzear gaudela Urdaibairako ingurabidea hartu beharko dugu (Laga eta Laida hondartzetarantz edo Lekeitiorantz) BI-635 errepidetik, Barrutia auzoko biribilgunera heldu arte. BI-2238 errepidetik jarraitu beharko dugu 2 km inguru.

Kobaren inguru berean dago Omako basoa edo Ibarrolaren "baso margotua".

 

 

Datu interesgarriak

Informazioa

Derrigorrezkoa da bisitak aldez aurretik erreserbatzea:

94 465 16 57 /94 465 16 60

santimamine@bizkaia.net

www.santimamiñe.com

Sarreren prezioa

Orokorra: 5 € / 6 urtetik beherakoentzat doan

Murriztua: 2 €

Taldeak: 3 € (gutxienez 10 pertsona eta gehienez 20)

Ordutegia

Apirilaren 15etik urriaren 14ra:

Astelehenetik igandera: 10:00, 11:00, 12:00, 13:00, 15:30, 17:00 eta 17:30.

Urriaren 16tik apirilaren 14ra:

Asteartetik igandera: 10:00, 11:00, 12:00 eta 13:00.

 

 

 

 

Inguruko establezimenduak

Lezika Restaurante Asador

Basondo, 8

Jan eta edan

1.53 Km (Kortezubi)

Baserri Maitea Restaurante

Barrio Atxondoa - Caserío Alluntz

Jan eta edan

3.81 Km (Gernika-Lumo)

Oiz Bide Bar

Don Tello, 34

Tabernak eta kafetegiak

4.45 Km (Gernika-Lumo)

Ermintxo Jatetxea

Bº Elexalde, 30 (Natxitua)

Jan eta edan | Tabernak eta kafetegiak

4.47 Km (Ea)

Bake Eder Bar

Pablo Picasso, 11

Tabernak eta kafetegiak | Gau-aisia

4.78 Km (Gernika-Lumo)

Sonsierra Bar

Industria, 7

Tabernak eta kafetegiak

4.86 Km (Gernika-Lumo)

Musutruk Kafe Antzokia

Industria, 10

Tabernak eta kafetegiak | Gau-aisia

4.88 Km (Gernika-Lumo)

Nabarniz Jatetxea

Barrio Nabarniz, 43

Jan eta edan

5.07 Km (Nabarniz)

Etxarte Bar

Barrencalle, 6

Tabernak eta kafetegiak

5.17 Km (Gernika-Lumo)

Auzokoa Bar

Picasso, 5

Tabernak eta kafetegiak | Gau-aisia

5.17 Km (Gernika-Lumo)

Ostatuak

Castillo de Arteaga


Gaztelubide, 7

1.50 Km (Gautegiz Arteaga)

Itsasmin Ostatua


Nagusia, 32

6.36 Km (Elantxobe)

Gametxo


Gametxo Auzoa 3

7.26 Km (Ibarrangelu)

Portuondo


Portuondo Auzoa

7.60 Km (Mundaka)

El Puerto


Puerto, 1

8.48 Km (Mundaka)

Zubieta


Atea s/n

10.80 Km (Lekeitio)

Piñupe


Avenida Pascual Abaroa, 10

10.83 Km (Lekeitio)

Trinkete etxea aterpetxea


Eusebio Mº de Azkue, 5

10.98 Km (Lekeitio)

Silken Palacio Uribarren


Santa Elena Hiribidea

11.12 Km (Lekeitio)

Leagi Camping & Bungalows


Leagi Auzoa, 4

11.61 Km (Mendexa)

mapa

Gure Newsletter-ari apuntatu