eu
Esperientzia gastronomikoa Bilbonren argazkia

Bilboko Erriberako Merkatua bisitatzeko apeta baldin baduzu chef batek lagunduta, euskal sukaldaritzaren produktuak ezagutu nahi badituzu eta, erosketa egin ostean, showcooking batean errezeta onenak ikasi eta taldean hamaiketakoa eginez horiek dastatu nahi badituzu… Hau da zure esperientzia gastronomikoa!

Bilbo eta Bizkaia gastronomiaren sinonimo dira. Sukaldean aritzea atsegin dugu eta ongi jatea gustatzen zaigu, baina batez ere zaletasun hori lagunartean edo familian gozatzea dugu laket.  Ideia horiek guztiak uztartuz, berriki inauguratu zen Erriberako Merkatuko Areto Gastronomikoak proposamen berri bat gaineratzen du bertan egiten diren sukaldaritzako ikastaro eta tailerretara: Esperientzia gastronomikoak.

Zer dira Bilboko Merkatuko esperientzia gastronomikoak?

Plan apetatsu honek merkatuko postuetan barna ibiltzeko aukera eskaintzen du, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolako chef batek lagunduta, eta hark hautatuko dituen produktuen ezaugarriak ezagutu ahalko dira ondoren sukaldean prestatzeko. Ondoren, areto gastronomikoan, chefak bere errezeta onenak emango dizkigu eta sukaldaritzako erakustaldi praktiko bat egingo du, eta bertatik platerak nola egin behar diren ikasita irtengo gara (horrekin ziurrenera etorkizunean gure etxean bazkari edo afari bat antolatzen dugunean bertaratzen direnak aho bete hortz utziko ditugu). Eta esperientzia gastronomiko hau biribiltzeko ezin zen azken puntua falta. Produktuak eta prestatutako platerak taldean egiteko hamaiketako batekin dastatzea!

Nork har dezake parte Bilboko Erriberako Merkatuko esperientzia gastronomikoetan?

Erriberako Merkatuko ikastaro guztiak nahiz Areto Gastronomikoko esperientziak sukaldaritzako zaletuei daude zuzenduta, ez da beharrezkoa aditua izatea errezetak ikasi eta gure gastronomiarekin gozatzeko.

Esperientzia gastronomiko horietan bakarka edo lagunduta eman dezakezu izena: Egokiena zure lagun-taldearekin, bidaideekin edo sukaldean trebea den koinatuarekin etortzea da, eta udazken edo neguko larunbateko plan ezberdin eta bikain batekin gozatzea. Baina zure zaletasun gastronomikoa norekin partekatu ez badaukazu, bakarka ere eman dezakezu izena, eta gutxienez 4 pertsonako taldea osatzen bada, esperientzia gastronomiko honetan parte hartu ahalko duzu giro atseginean.

Eta turista modura bisitatzen bagaituzu ere eman dezakezu izena, ez galdu gure gastronomia, egungo euskal sukaldaritza eta tradizionala eta, batez ere, gure kultura eta tradizioak sakonago ezagutzeko aukera. Bilbo gastronomia da!

Noiz eta non egiten dira Bilboko esperientzia gastronomikoak?

Erriberako Merkatuko Areto Gastronomikoak larunbateko goiz eta eguerdiak gorde ditu esperientzia gastronomiko oso hori egiteko, merkatu alaietan barnako postuetarako bisitak, showcookinga eta taldean egiteko hamaiketakoa barne.

Noiz? Larunbatero, 11etan

Lekua: Erriberako Merkatuko Areto Gastronomikoa (2. solairua, 251. postua)

Nola eman dezaket izena zaletuentzako sukaldaritza-ikastaroetan edo Erriberako Merkatuko esperientzia gastronomikoetan? Eta zenbat balio dute?

Erriberako Merkatuan antolatzen diren esperientzia gastronomikoak nahiz zaletuei zuzendutako ikastaro eta tailerrak patrika guztietarako moduko prezioa dute. Helburua gastronomia sustatzea eta publiko orokorrak sukaldaritzarekin eta kalitatezko produktuekin goza dezala da.

  • Esperientzia gastronomikoaren prezioa:  EUSKAL MENUA 45 € pertsonako / PINTXO DASTAKETA MENUA 45 € pertsonako
  • Sukaldaritza-ikastaroen eta zaletuentzako tailer gastronomikoen prezioa: 16 € pertsonako

Ikastaroen izen-emateak eta ordainketa Webgunean online egin daitezke Bilboko Ostalaritza Goi Eskolan. Hemen duzu esperientzia gastronomikoetarako esteka zuzena, orain data hautatu eta izena ematea baino ez zaizu geratzen! Eta plan hau beste edozein egunetan zure taldearekin egiteko erreserba egin nahi baldin baduzu, neurrira egindako esperientzia eska dezakezu helbide elektroniko honetan: ribera@escuelahosteleria.com

Ondo pasa eta on egin!

Hurbil dauden establezimenduak

La DulceRía

Mercado de la Ribera- plaza gastrobares (Bilbao)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.00 Km

Gloria Bendita Hamburguesas

Plaza gastrobares - pto 8 - Mercado de la Ribera (Bilbao)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.01 Km

Gastrobares mercado de La Ribera – Casa Loren

Gastroplaza en Mercado de la Ribera - Erribera Kalea (Bilbao)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.01 Km

La Ribera Bilbao Café Teatro

Ribera, 20 bis (Bilbao)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko gaueko aisialdia | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.02 Km

Me tienes frit@

Plaza gastrobares- Pto 3 - Mercado de la Ribera (Bilbao)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.03 Km

Mina Restaurante

Muelle Marzana, s/n (Bilbao)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

0.05 Km

Bohemian Lane

Carnicería Vieja, 3 (Bilbao)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.06 Km

Marzana 16 Bar

Marzana, 16 (Bilbao)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.08 Km

Hurbil dauden alojamenduak

Bilbi

Miribilla, 8 (Bilbao)

0.10 Km

Basque Boutique

La Torre, 2 -1º (Bilbao)

0.15 Km

Ama Bilbao high quality ostatua

c/ Lotería, 3 (Bilbao)

0.15 Km

7 Kale Bed and Breakfast

Santa María, 13-1º (Bilbao)

0.17 Km

Tayko

Ribera, 13 (Bilbao)

0.19 Km

Sirimiri

Plaza de la Encarnación, 3 (Bilbao)

0.20 Km

AliciaZZZ

Sombrereria, 1 -1º (Bilbao)

0.21 Km

Plaza Nueva

Plaza Nueva, 1 -1º (Bilbao)

0.25 Km

Eman izena gure newsletterrean