eu
Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa – Itsasmuseum Bilbaoren argazkia

Begiratoki abantailatsu honetatik, museoaren historia eta itsasadarrak eta Bilboko Portuak izandako bilakaera erakutsiko dizkizun ibilbidea egiteko aukera izango duzu.

Itsasmuseum Bilbao, Bilboko Itsas Museoa, Euskalduna ontziola zaharren ezponda-eremuan dago, Abandoibarra pasealekuaren amaieran eta Guggenheim Museoaren eta Euskalduna Jauregiaren ondoan.

Datu interesgarriak
Informazioa 946 08 55 00

info@museomaritimobilbao.org

https://www.itsasmuseum.eus/eu/

Sarreren prezioa Orokorra: 6€
Murriztua: 3,5€
Doakoa: 6 urtera bitarteko haurrakAstearteetan sarrera doakoa izaten da, uztailean eta abuztuan izan ezik.
Ordutegia Udan: asteartetik igandera 10:00etatik 20:00etara.

Neguan: asteartetik ostiralera 10:00etatik 18:00etara eta larunbatetan eta igandeetan 10:00etatik 20:00etara.

Itsas Museoak 2003ko azaroan ireki zituen ateak, Bilboko itsasadarraren itsas ondarea ezagutzera emateko eta itsasoa gizarteari hurbiltzeko asmoz. Museoaren helburua Bilboko itsasadarrean eta itsasadarretik bizi izan diren gizon-emakumeen historia, kultura eta nortasuna babestea eta hedatzea da.

Gaur egun museoak hiria dinamizatzen du eta berriro ere protagonista bilakatu du Bilboko itsasadarra, atsedenerako eta aisialdirako eremu modura.

INSTALAZIOAK

Museoak 27.000 metro karratuko azalera du guztira eta erakusketetarako eremuak ditu eraikinaren barrualdean zein kanpoaldean.

Museoak 5.000 metro karratu ditu eraikinaren barruan, bi solairutan banatuta. Behin-behineko zein behin betiko erakusketak egoten dira bertan.

Horrez gain, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren instalazioen artean atsedenerako eremuak eta kafetegia daude, 20.000 metro karratu inguruko azaleran banatuta.

ERAKUSKETAK

Erakusketaren parte garrantzitsu bat museoaren kanpoaldean dago, ezpondetan. Bertan ontziak, aingurak, buiak eta Carola garabia ikus daitezke, azken hori izanik Bilboren nortasun-sinboloetako bat.

Hiru gai nagusi lantzen ditu behin betiko erakusketak: itsasadarraren ingurua, merkataritzak Bilbon izandako bilakaera eta industriaren bilakaera itsas sektorean eta meatzaritzan.

MUSEOA HAURREKIN BISITATZEA

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak hezkuntza programa bat garatu du, itsas ondarea eta kultura haurrengana hurbiltzeko, jolasen bidez eta modu parte-hartzailean.

Museoaren webgunean kontsulta ditzakezu eskaintzen diren tailer guztiak. Museoko erakusketetara egindako bisita gidatuekin osatzen dira, pista-joko modura.

Hurbil dauden establezimenduak

Jauregia Restaurante

Avenida Abandoibarra, 4 (Bilbao)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

0.09 Km

Jaime Bar

Gran Vía, 86 (Bilbao)

Bizkaiko gaueko aisialdia | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.13 Km

Le Bol Blanc Restaurante (NH Collection Villa de Bilbao)

Gran Vía, 87 (Bilbao)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.15 Km

Baka Vieja Burger Shop

María Díaz de Haro, 1 (Bilbao)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

0.16 Km

Everest Bi

Gran Vía, 78 (Bilbao)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.17 Km

Plaza Gran Via

Gran Vía, 81 (Bilbao)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.19 Km

Martxo

(Bilbao)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.20 Km

El Informal

María Díaz de Haro, 7 (Bilbao)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.24 Km

Hurbil dauden alojamenduak

Abba Euskalduna

Camino de la Ventosa, 34 (Bilbao)

0.13 Km

NH Collection Villa de Bilbao

Gran vía, 87 (Bilbao)

0.14 Km

Ilunion Bilbao

Rodriguez Arias, 66 (Bilbao)

0.19 Km

San Mamés by Pillow

luis briñas, 15 (Bilbao)

0.29 Km

Deusto

Francisco Maciá, 9 (Bilbao)

0.37 Km

Moon Hostel Bio

Luzarra, 7 (Bilbao)

0.41 Km

Bilbao Akelarre hostel

Morgan, 4-6 (Bilbao)

0.43 Km

Miró

Alameda Mazarredo, 77 (Bilbao)

0.50 Km

Eman izena gure newsletterrean