eu
Euskalduna Jauregiaren argazkia

1999an inauguratu zen Euskalduna Jauregia eta orduz geroztik, azken mendeko Bilbo berriaren pieza garrantzitsuenetako bat bilakatu da.

Informazio interesgarria
Helbidea Abandoibarra Etorb., 4 – 48011 Bilbo
Telefono-zenbakia / Ikuskizunei buruzko informazioa 944 035 000
Helbide elektronikoa 902 540 539
Bisita gidatuak Larunbatero, 12:00etan
Webgunea www.euskalduna.eus
Ikuskizunak Agenda de espectáculos

Federico Sorianok eta Dolores Palaciosek diseinatu zuten Bilboko Kongresu eta Musika Jauregia eta hiriaren erdigunean dago.

Euskalduna biltzarretarako eta ikuskizunetarako zentroa da, San Mamés ondoan eta Abandoibarra pasealekuaren amaieran kokatuta dagoena. Eraikin handi honek ekitaldietarako, bileretarako eta ikuskizunetarako aretoak dauzka.

Diseinu berezia du, eraikitzeko bidean dagoen itsasontzia baitirudi, ia oxidatuta dagoela dirudien kolore gorri horrekin. Ezaugarri horiei esker, Euskaldunak Enric Miralles Saria jaso zuen 2011n, Espainiako Arkitekturaren VI. Bienalean.

Musika, antzerkia eta opera

Euskalduna Jauregiak hainbat kultur jarduera eskaintzen ditu: antzezlanak, opera, zarzuela edo musika kontzertuak. Hain zuzen ere, kongresu eta musika jauregi honetan egiten da ABAOren Opera Denboraldia, Europako garrantzitsuenetakoa eta ospetsuenetakoa dena. Horrez gain, Orkestra Sinfonikoaren egoitza ere bada.

Erreferentziazko biltzar zentroa Bizkaian

Euskalduna Kongresu eta Musika Jauregiaren jarduna bere kongresu aretoetan, biltzar aretoetan, erakusketen hallean eta auditorio izugarrian biltzarrak eta ekitaldiak antolatzean oinarritzen da.

BESbswy