eu
Santo Tomas eguneko azokaren argazkia

Santo Tomas eguneko azoka urtero ospatzen da abenduaren 21ean eta Gabonen hasiera markatzen du nolabait. Inguruko produktu tipikoak dastatu nahi dituzten milaka pertsona batzen dituen jaia da, zalantzarik gabe. Taloa txorizoarekin eta sagardoa dira produktu horien artean azpimarragarrienak.

Urte-sasoi horretan Bizkaia bisitatzen baduzu, ezin duzu jai hau galdu. Tokiko produktuak dastatzeko aukera izateaz gain, landa-guneko eta tokiko giroaz gozatzeko aukera izango duzu.
Zalantzarik gabe, ezin zara Bizkaitik joan taloa eta txorizoa dastatu gabe. Dena den, badaude Santo Tomas eguneko azokako beste produktu tipiko batzuk ere, ahoa ur egiteko modukoak, esate baterako gazta, erroskilak, eztia, frutak eta sasoiko barazkiak.

Horrez gain, animaliak gustatzen bazaizkizu eta Bizkaiko kultura eta tradizioa hurbiletik ezagutu nahi badituzu, baserriko animalien eta musika tradizionalaren erakusketak ere egoten dira azokan, bertsolariekin eta txalapartariekin.
Etxeko txikienekin ere goza dezakegu giro honetaz. Izan ere, Santo Tomas eguneko azokak hainbat jarduera eta jolas izaten ditu haientzat.

XIX. mendeaz geroztik egiten da Santo Tomas eguneko azoka. Garai hartan, baserri gehienak maizterren eskuetan zeuden eta haiek arduratzen ziren lurrak lantzeaz eta ganadua zaintzeaz. Semeek gurasoengandik jaraunsten zuten errenta hori eta urte amaieran, maizterrek errenta ordaindu behar izaten zieten finken jabeei. Ordainketa egiteko epea Santo Tomas egunera arte atzeratzen zen sarritan. Egun horretan, abenduaren 21ean, baserritarrak hirira joaten ziren errenta ordaintzera, beren baratzeetako produkturik onenekin eta animaliarik onenekin. Produktu horiek hiriko biztanleei saltzeko ere aprobetxatzen zuten bidaia.
Denborarekin, ohitura eta bizimodu hori tradizio eta jai bilakatu da.

Hurbil dauden establezimenduak

La Sinsorga

(Bilbao)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.03 Km

El Tilo de Mammi Lou

Arenal, 1 (Bilbao)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.04 Km

Iturriza taberna

Plaza Nueva, 5 (Bilbao)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.06 Km

Toma y Daka

Plaza Nueva, 1 (Bilbao)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.07 Km

Sociedad Bilbaina de Recreo Restaurante

Navarra, 1 (Bilbao)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

0.08 Km

Café Restaurante del Arenal

Arenal, 5 (Junto al Metro Casco Viejo salida San Nicolás) (Bilbao)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.10 Km

Irrintzi Bar

Santa Maria, 8 (Bilbao)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.10 Km

Kapikua bar (Casco Viejo)

c/ Correo, 12 (Bilbao)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.10 Km

Hurbil dauden alojamenduak

Plaza Nueva

Plaza Nueva, 1 -1º (Bilbao)

0.07 Km

NYX Bilbao

Areatza kalea, 4 / Paseo del Arenal, 4 (Bilbao)

0.07 Km

Begoña

Amistad, 2 (Bilbao)

0.11 Km

AliciaZZZ

Sombrereria, 1 -1º (Bilbao)

0.11 Km

7 Kale Bed and Breakfast

Santa María, 13-1º (Bilbao)

0.12 Km

Tayko

Ribera, 13 (Bilbao)

0.13 Km

Basque Boutique

La Torre, 2 -1º (Bilbao)

0.14 Km

Lo Bilbao

C/ Cuevas de Ekain, 3-1º (Bilbao)

0.15 Km

Eman izena gure newsletterrean