Bizkaian badakigu aho-zaporez liluratzen. Gure gastronomia —eta bereziki gure pintxo maiteak— gure nortasunaren parte dira, eguneroko bizitzaren eta aisialdiaren ezinbesteko osagaiak. Pintxo-poteoa edo pintxoak jatera irtetea ohitura hutsa baino gehiago da: bizitzeko modu bat da.
Eta jada badakigu zeintzuk diren 2025eko Bizkaiko pintxorik onenak, beraz, plan perfektua daukazu: gure tabernetan barrena ibili eta bertako sukaldaritzaren tradizioa zein berrikuntza dastatu.
Pintxoen zale amorratua bazara, ez duzu aukera galdu behar: probatu Bizkaiko Pintxo Txapelketako irabazle eta parte-hartzaile guztiak, bai pintxo klasikoen kategorian, bai sormen handiko proposamen berritzaileetan.
- Ama – Kobika
- Txipiroiaren Ihesaldia – Boroa Jatetxea
- Niguicreta – Sagarra Gastro
- Delicia Tierra Roja
Pintxo Tradizionalak
Ekainaren 1etik 11ra bitartean, herritarrek parte hartzaile diren establezimenduetan bozkatu dute, eta lau finalista izan dira: Ermuko Sagarra, Bilboko La Bodeguita del 12, Durangoko Amalur II eta Leioako Izarra Berria.
Epaimahaiaren aurrean jokatutako finalean, 2025eko Bizkaiko Pintxo Tradizional Onenaren txapela eskuratu du:
🥇 “Delicia tierra roja” – La Bodeguita del 12 (Bilbo)
Pintxo Berritzaileak
Sormenari eta aurkezpen zainduari tartea eskaintzen dio pintxo berritzaileen kategoriak.
Ekainaren 11n eta 12an, showcooking formatuan egindako lehiaketa profesionalean, epaimahai batek Bizkaiko pintxorik berritzaileenak hautatu zituen. Irabazleak Bizkaia ordezkatuko du Madrid Fusión 2025 ekitaldian egingo den estatu mailako lehiaketan.
Saritutakoak:
🥇 “Nigriqueta” – Sagarra (Ermua) – 1. Saria eta Bizkaiaren ordezkaria Madrid Fusiónen
🥈 “AMA” – Kobika (Durango) – 2. Saria
🥉 “Txipiroiaren ihesaldia” – Boroa (Amorebieta-Etxano) – 3. Saria
Bizkaiko Pintxo Txapelketa Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak antolatutako ekimena da, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Helburua da tokiko taberna eta kafetegietan kontsumoa bultzatzea, pintxoen balio gastronomikoa aitortzea eta ostalaritza aisialdirako, kulturarako eta turismoarentzako motor gisa azpimarratzea.
Zeren zain zaude?.
Bizkaia mokaduka gozatzen da!
Categoría: Gozatu Bizkaia
Utzi erantzuna