eu
Arte Ederren Museoaren argazkia

1908an sortu zen Bilboko Arte Ederren Museoa, herritarrak eta toki erakundeak mobilizatzeko eta garai hartan hiriak bizi zuen kultur momentura hurbiltzeko xedez.

Datu interesgarriak
Informazioa 94 439 60 60

info@museobilbao.com

www.museobilbao.com

Sarreren prezioa
2020ko udazken eta neguko behin-behineko tarifa bereziak:

Orokorra:  7 €-ko tarifa berezia 

Murriztua: 2.5 € (ikasleak, 65 urtetik gorakoak eta 15 pertsonatik gorako taldeak)

Doakoa: 18:00etatik 20:00etara

25 urtetik beherakoak, Museoaren Lagunak, Langabeak, gidariak, irakasleak eta kazetariak.

Ordutegia Astelehenetik larunbatera: 10etatik 14etara eta 16etatik 20etara. (Astearteak itxita)

Igandeetan: 11etatik 15etara.

 

Bilboko Arte Ederren Museoaren ibilbidea 100 urtetik gorakoa da. 1914an ireki zituen ateak, Manuel Losada margolari bilbotarraren zuzendaritzapean. Urte batzuk geroago Arte Modernoaren Museoa sortu zen. 1945an biak fusionatu ziren eta urte horretan bertan egin zen eraikin zaharra.

1970ean eraikin modernoa gehitu zitzaion eta 2001ean guztiz eraberritu zen. Lan horien ostean, gaur egun dagoen moduan geratu zen Arte Ederren Museoa. Erakusketetarako espazioa 1.000 m² handitu zen.
Bilboko Arte Ederren Museoaren inauguraziorako prestaketa Laureano de Jado enpresariari esker izan zen posible, balio handiko funts artistikoa jarri baitzuen. Ostean Antonio Plasenciak, Manuel Losadak, Gernikako Batzar Etxearen jabe ziren korporazioek eta Bilboko kontsulatuak ere egin zituzten dohaintzak, besteak beste.

Bilboko Arte Ederren Museoaren misioa bere bilduma osatzen duten lanak biltzea, kontserbatzea, aztertzea eta erakustea da baina horrez gain, bilduma aberastuz joatea eta euskal gizarteari kultur balioetan oinarritutako hezkuntza eskaintzeko behar diren zerbitzuak izatea ere lortu nahi da.

INSTALAZIOAK

Momentu honetan museoak 13.914 m²-ko azalera du guztira. Horietatik 5.089 m² behin betiko bildumari eskainitako 33 aretoenak dira, 1.142 m² behin-behineko erakusketenak eta gainerako espazioa barruko zerbitzuetarako eta bisitariari arreta emateko da.

BILDUMA

10.000 pieza inguruk osatzen dute Bilboko Arte Ederren Museoaren bilduma. Horietatik 1.500 inguru margolanak dira, 400 eskulturak, 6.000 baino gehiago paperaren gaineko lanak eta beste 1.000 arte aplikatuetako lanak.

El Greco, Ribera, Murillo, Goya edo Zurbaranen lan garrantzitsuak ditu eta baita artista holandarrenak ere, Gossart, Benson eta Coecke edo De Vos-enak, besteak beste.

Arteak XII. mendetik gaur egunera arte izandako bilakaera erakusten duten lanek osatutako ondarea da, arte erromanikoa, gotikoa eta barrokoa erakusten dituena, erromantizismotik, errealismotik eta inpresionismotik pasatuz, arte garaikidera heldu arte.

100 urtetik gorako historia du museoak eta tarte horretan gizarte zibilak, tokiko artistek eta erakunde publikoek Arte Ederren Museoak hazten jarraitzea eta bere bilduma handia Espainia osoko bildumarik garrantzitsuenetako eta anitzenetako bat izatea ahalbidetu dute.

ERAKUSKETAK

Ez galgu!  ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa

Erakusketa osatzen duten obren antolaketa ez da kronologikoa, izan ere hitzak dira artelanak areto bakoitzean multzokatzen dituztenak. Letrek eta hitzek osatutako bidea, lau hizkuntzatan (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa), obren testuingurua osatzeko eta ikuslea artearen historia zeharkatzen duen ibilbide alfabetikoan murgiltzeko, garai, estilo eta diziplina guztietan barrena.

Erakusketa honekin, museoak artea eta literatura bateratu ditu Kirmen Uribe laguntzarekin .

Hurbil dauden establezimenduak

Capra – Tximeleta

Alamenda Conde Artetxe, 2 (Parque de Doña Casilda) (Bilbao)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.08 Km

Kapikua bar (Plaza Euskadi)

Plaza Euskadi, 1 (Bilbao)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.09 Km

La Tagliatella Gran Vía

Gran Vía, 55 (Bilbao)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

0.12 Km

Islares jatetxea

(Bilbao)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

0.13 Km

Serantes III Restaurante

Alameda Mazarredo, 75 (Bilbao)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

0.14 Km

Fiero lounge bar

Gregorio de la Revilla, 3 (Bilbao)

Bizkaiko gaueko aisialdia | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.14 Km

Plaza Euskadi

Plaza Euskadi, 3 (Bilbao)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.14 Km

Towers

Lehendakari Leizaola, 5 (Bilbao)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.15 Km

Hurbil dauden alojamenduak

Miró

Alameda Mazarredo, 77 (Bilbao)

0.13 Km

Carlton

Plaza Federico Moyúa, 2 (Bilbao)

0.25 Km

Gran Hotel Domine

Mazarredo Zumarkalea, 61 (Bilbao)

0.27 Km

Santiago Apartments

Licenciado Poza, 12 (Bilbao)

0.29 Km

NH Collection Villa de Bilbao

Gran vía, 87 (Bilbao)

0.32 Km

Ilunion Bilbao

Rodriguez Arias, 66 (Bilbao)

0.33 Km

Vincci Consulado de Bilbao

Alameda Mazarredo, 22 (Bilbao)

0.39 Km

Eman izena gure newsletterrean