eu
Artxandako funikularraren argazkia

1915ean jarri zen abian Artxandako funikularra eta Bizkaiko hiriburuaren ikurretako bat bilakatu da.

Doako bisitaren iraupena  1 ordu eta 30 minutu
Egunak  Larunbatetan 11:30ean, Funikular Enparantzatik
ZERBITZUA ETA ORDUTEGIAK 15 minuturo:

Lanegunetan 7:15ean hasi eta 22:00etaraino.

Jaiegunetan 8:15ean hasi eta 22:00etaraino.

 

Artxandako funikularrak Campo Volantin eta Artxanda mendia lotzen ditu. Azken hori paraje onenetako bat da Bilboko bistez gozatzeko. Kremailera-tren honek izen bereko plaza eta Artxandako begiratokia banatzen dituzten 770 metroak egiten ditu. Artxandako begiratokia da, hain zuzen ere, Bilboko panoramikarik ezagunenetako eta bisitatuenetako bat, eta 3 minutu eskaseko ibilbidea baino ez da egin behar bertaraino iristeko.

Evaristo San Martín y Larraz donostiarrarena izan zen hiribildua mendiarekin lotuko zuen funikularra jartzeko ideia. 1913ko abuztuan idatzi bat bidali zuen Bilboko Udalera, eta bertan adierazi zuen “Artxanda mendiaren gailurrean, Bilboko zeruan, hiribildu honetako biztanleen aisialdi osasungarrirako parke handi bat, hainbat eraikuntza eta Castaños kaleko hiltegi publikoaren hormatik hasita, instalazio horietara erraz heltzeko funikular bat eraikitzeko” ideia.

Hala ere, kremailera-trenak bi aldiz eten du bere jarduera, behin-behinean: Bilbo setiatu zutenean, Gerra Zibilean, funikularraren bidea eta goiko geltokia bonbardatu ostean; eta 1976an, kable-aldaketa batek eragindako istripu baten ondorioz. Azken horretan ez zen zauritu larririk egon.

Gaur egun Artxandako funikularra Bilboren ikurra da. Jada jolas-parkerik ez badago ere, Artxanda aisialdirako toki bilakatu da, gastronomiaren eta aisialdiaren partetik eskaintza anitza baitu. Udal igerilekuetan, futbol-zelaian eta inguruan dauden ostalaritzako negozioetan hainbat jende egoten da.

FUNISUNDAYS ARTXANDAKO MENDIAN

Ekainetik azarora arteko igandeetan, 15 egunero Artxanda mendian, goizeko 12.00etatik gaueko 22:30etara. FUNI SUNDAYS-en, momentuko DJ garrantzitsuenak, 1000m2-ko terraza eguzkitsu batean entzun ahal izango dira, giro gazte eta fresko batean. Gainera, bertan, hurrengo honetaz gozatu ahal izango da:
– Prestatutako vermuth eta rabak.
– Merkatu bat.
– Tailerrak eta kulunkak, txikienentzat.
– Cocktail eta mojitoak.
– Janari eta pintxo ezberdinak

FuniSundays ordutegiak: 12etatik 22:30etara

Sarrera prezioak: 15:00etara doako sarrera / Sarrera orokorra: 16€ /Aurreko salmenta: 13€

Nola heldu “FuniSundays” ekitaldira? Artxandako funikularra erabiliz

?

Hurbil dauden establezimenduak

Txakoli Simon Restaurante

Camino San Roque, 89 (Bilbao)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

0.01 Km

Antón Restaurante

Monte Artxanda, 3 (Bilbao)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

0.08 Km

El Txakoli Restaurante

Carretera Artxanda-Santo Domingo, 19 (Bilbao)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

0.15 Km

Txakoli Ballano Restaurante

Carretera monte Artxanda, 61 (Sondika)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

0.16 Km

Margherita La Fina

c/ Uribarri, 23 (Bilbao)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

0.43 Km

Aldapa Bar

Tivoli, 26 (Bilbao)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.43 Km

Matiko Berria Restaurante

Muros de San Pedro, 3 (Bilbao)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.44 Km

La Bodeguilla Bar

Ricardo Arregui, 3 (Bilbao)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.47 Km

Hurbil dauden alojamenduak

Hesperia Bilbao

(Bilbao)

0.59 Km

Conde Duque

(Bilbao)

0.60 Km

Vincci Consulado de Bilbao

(Bilbao)

0.68 Km

Poshtel Bilbao

(Bilbao)

0.73 Km

Bed4U Bilbao

Avenida Kirikiño 1 (Bilbao)

0.79 Km

Gran Hotel Domine

(Bilbao)

0.79 Km

Eman izena gure newsletterrean