eu
Bizkaia Zubiaren argazkia

Bizkaiko eraikuntzarik ikusgarrienetako bat da Bizkaia Zubia.

Informazio interesgarria
Irekiera ordutegia Ekainaren 1etik urriaren 30era: etengabeko zerbitzua.

Azaroaren 1etik maiatzaren 30era:

geldialdi-ordutegiak ezarri dira gaueko ordutegian.

Webgunea http://www.puente-colgante.com
Kokalekua   Barria Kalea 3- 48930

Areeta (Getxo) – Bizkaia

Alde batetik bestera pasatzeko tarifak Pertsonak: 0,40 € eta 1,65 € bitartean

Kotxe hutsak: 1,65 € eta 3,20 € bitartean

Bizikletak, gidariarekin: 0,70 € eta 1,65 € bitartean

Zaldaina bisitatzeko tarifak Sarrera arrunta audiogidarekin: 9,00 €

Oinarrizko sarrera: 7,00 €

Taldeak eta kolektibo bereziak: 5,60 €

Bisita gidatuak eskatzeko:  internet bidez

http://www.puente-colgante.com/index.php/es/visita/solicitud-visita.html

2006an UNESCOk mundu mailako ondare izendatu zuen Bizkaia Zubia, “Zubi esekia” izenez ere ezaguna dena. Egitura metalikoa duen munduko lehenengo transbordadore-zubia da.

Bere garaiko ingeniaritzaren miraritzat jotzen da eta burdinazko lau dorrez osatutako egitura batean datza. Lau dorre horiek elkarri lotuta daude langa batekin eta hala, 160 metroko luzera duen egitura osatzen dute.

Bizkaia Zubia Portugalete eta Getxo lotzeko asmoz egin zen eta bi udalerri horien artean ibilgailuak eta bidaiariak garraiatzeko baliabidea izan da 1893. urtean inauguratu zenetik. Horizontalean lekualdatzen den eta 25 metroko luzera duen saski eseki baten bidez, ertz batetik bestera joan gaitezke.

Duela gutxi, Bizkaia Zubiak kolore gorrixka batengatik aldatu du lehen zeukan kolore beltza, “Vena Rojo Somorrostro” esaten dioten koloreagatik, alegia. Bizkaiko eraikin esanguratsuek kolore gorri hori dute, Bilboko Euskalduna Jauregiak esaterako.
Horretaz aparte, bidaiariak eta ibilgailuak garraiatzen dituen saskia da denboran zehar gehien aldatu den elementua. Izan ere, plataforma irekia zen lehen, teilatu soil batek estalia, eta gaur egun guztiz itxia izateaz gain, seguruagoa eta erosoagoa da bidaiarientzat.

Alberto Palacio y Elissaguek diseinatu zuen Bizkaia Zubia. Ezaguna da Madrilgo Retiroko lorategietan dagoen Kristalezko Jauregiaren eraikuntzan ere parte hartu zuelako.

Bizkaia Zubia hurbiletik ezagutu nahi baduzu, antolatutako bisitak zure interesekoak izan daitezke, zubiaren instalazio guztietatik ibilbide bat egitea ahalbidetzen baitizute. Ainguraketa-blokera igo ahalko zara, terrazez gozatu ahalko duzu, oinezkoentzako plataformara igo ahalko zara igogailuz, itsasadarretik 45 metroko altuerara, eta gainera, ertz batetik bestera joan ahalko zara saskia erabilita. Horrez gain, posible da Bizkaia Zubia taldeetan bisitatzea, 45 minutuko bisita gidatuekin.

Hurbil dauden establezimenduak

Kaixo Bar

Muelle tomas olabarri, 15 (Las Arenas) (Getxo)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.07 Km

Aremuna

c/ Reina Cristina, 3 Las Arenas (Getxo)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.15 Km

La Tagliatella Las Arenas Restaurante

Amistad, 9 (Getxo)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

0.17 Km

Oku Lounge

c/ Andrés Larrazabal, 5 (Getxo)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.26 Km

El Jardín Restaurante

C/ Correos, 26 (Portugalete)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

0.28 Km

Plaza Areeta

c/ Mayor, 18 Las Arenas (Getxo)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.31 Km

Krunch Las Arenas Restaurante

Particular del Club, 4 (Las Arenas) (Getxo)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.38 Km

Hurbil dauden alojamenduak

Puente Colgante Boutique Hotel

María Díaz de Haro, 2 (Portugalete)

0.07 Km

URH Palacio de Oriol

Avenida Cristobal Murrieta, 27 (Santurtzi)

0.43 Km

Embarcadero

Avenida Zugazarte, 51 (Las Arenas) (Getxo)

0.85 Km

NH La Avanzada

Paseo Landabarri, 5 (Leioa)

1.16 Km

Artaza

Makaletako Etorbidea-Avenida de los Chopos, 12 (Getxo)

1.18 Km

Igeretxe

Muelle de Ereaga, 3 (Getxo)

1.49 Km

Naval Sestao

Naval, 3 (Sestao)

1.86 Km

Ibis Barakaldo

Calle Retuerto, 69 (Barakaldo)

2.34 Km

Eman izena gure newsletterrean