eu
Gernikako azokaren argazkia

Gernikako azoka Bizkaiko azokarik garrantzitsuenetako bat izateaz gain, ezagunena da “Gernikako astelehen” tradizionalengatik.

Antzina-antzinatik, baserritarrak merkatura joaten ziren beren baratzeetako, eskortetako eta labeetako produkturik onenak eskaintzera. Horrela, azoka eguna jai giroz beteriko eguna bilakatzen zen. Egunean zehar azokan saldu eta erosteaz gain, herriko jatetxe ospetsuetako batera joaten ziren bazkaltzera eta ondoren pilota partidua ikustera joaten ziren frontoira. Beharbada, hortik dator honako esaera hau: “lunes gernikes golperik ez”.

Gernikan tradizio hori hain dago errotuta, egitura finkoa duen merkatua dagoela. Urteko astelehen guztietan azoka egiten da bertan, eguraldia gorabehera, eta 300 saltoki baino gehiagok eremuko janari onena eskaintzen dute (tomateak, Gernikako piperrak, gazta eta indaba famatuak).

Ekainetik abendura bitartean, hileko lehenengo larunbatean ere egoten da azoka. Esklusiboki produktu batzuei eskainitako azoka monografikoak egiten dira, Urdaibaiko txakolinari, Idiazabal gaztari edo Gernikako piperrari eskainitakoak, esaterako.

Hala ere, Gernikan urrian izaten da Bizkaiko azokarik garrantzitsuena, orduantxe ospatzen baitira “urriko lehen astelehena”, ganadu erakusketa garrantzitsu batekin, eta “urriko azken astelehena”, nekazal azokarekin eta galdu ezinezko jai giroarekin.

(Urriko lehen asteleheneko argazkia. Iturria: Gernika-Lumoko Udala)

Bizkaiko kulturaz eta gastronomiaz gozatzeko aukera paregabea.

Hurbil dauden establezimenduak

Sonsierra Bar

Industria, 7 (Gernika-Lumo)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.17 Km

Musutruk Kafe Antzokia

Industria, 10 (Gernika-Lumo)

Bizkaiko gaueko aisialdia | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.17 Km

Auzokoa Bar

Picasso, 5 (Gernika-Lumo)

Bizkaiko gaueko aisialdia | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.29 Km

Etxarte Bar

Barrencalle, 6 (Gernika-Lumo)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.29 Km

Zallo-Barri Restaurante

Juan Calzada, 79 (Gernika-Lumo)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

0.47 Km

Remenetxe Asador Restaurante

Barrio Ugarte, 5 (Muxika)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

1.49 Km

Galtzada Restaurante

Krutzero, 20 (Muxika)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

1.88 Km

Baserri Maitea Restaurante

Barrio Atxondoa - Caserío Alluntz (Forua)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

1.89 Km

Hurbil dauden alojamenduak

Castillo de Arteaga

Gaztelubide, 7 (Gautegiz Arteaga)

2.82 Km

Portuondo

Portuondo Auzoa (Mundaka)

5.85 Km

Gametxo

Gametxo Auzoa, 3 (Ibarrangelu)

6.28 Km

Itsasmin Ostatua

Nagusia, 32 (Elantxobe)

6.36 Km

El Puerto

Puerto, 1 (Mundaka)

6.48 Km

Ikestei Agroturismo

Iruzubieta, 3 (Markina-Xemein)

8.44 Km

Zubieta

Atea, s/n (Lekeitio)

9.23 Km

Piñupe

Avenida Pascual Abaroa, 10 (Lekeitio)

9.30 Km

Eman izena gure newsletterrean