eu
Guggenheim museoaren argazkia

1997an inauguratu zen Frank O. Ghery kanadarrak diseinatutako Guggenheim Bilbao Museoa eta gaur egun Bizkaia osoko erakargarri turistiko garrantzitsuentzat jotzen da.

 

Guggenheim Museoak milioi bat bisitatik gora izaten ditu urtean eta eragin ekonomiko eta sozial izugarria izan du euskal gizartean.

Informazio interesgarria
Helbidea Abandoibarra Etorb., 2, 48009 Bilbo, Bizkaia
Telefonoa 944 35 90 80
Ordutegia 10:00etatik 20:00etara.

Guggenheim Museoa toki paregabean dago kokatua, Abandoibarra pasealekuaren eta Salbeko zubiaren ondoan. Hiriak berriro ere itsasadarrerantz begiratzea lortu zuen, mende batez bizkarra eman ostean.

25 urte hiria argiztatzen

Duela 25 urte inauguratu zenetik, eginkizun garrantzitsua izan du Bilbo urbanistikoki biziberritzeko eta hiria bera eraldatzeko orduan. 1980. urtean hiria berreraikitzeko proiektu handinahi baten parte izan zen. Proiektu horren baitan aireporturako eta metrorako diseinu berriak eta oinezkoentzako zubia ere bazeuden baina Museoa izan zen hiriaren sinbolo bilakatu zena.

Hiriaren erdigunean kokatuta dago eta 24.000 m²-ko azalera du, horietatik 11.000 m² erakusketetarako direlarik. Erakusketetarako espazio horiez gain, museoak bisitarientzako orientazio zentroa edo “Zero Espazioa”, 300 eserlekuko auditorioa, kafetegia, jatetxea eta denda / liburu denda ere dauzka.

Bere ezaugarririk deigarriena egituraren forma da. Lerro-makurreko forma zehaztugabeez osatutako arkitekturarekin, eraikina benetan ikusgarria da ingurura hurbiltzen den pertsona ororentzat.

Guggenheim Bilbao Museoaren ingurua ere eremu erakargarria bilakatu da arratsaldea konpainia onean pasatzeko, freskagarri bat hartzeko museoaren bistekin edo etxeko txikienekin gozatzeko zabuak dauzkan haurrentzako eremuan.

Louise Bourgeois artistaren «Mamá Araña» eskultura ikustea ezinbestekoa  da, Abandoibarra pasealekuan kokatuta dago eta Guggenheim Bilbao bildumaren parte da.

Museoaren barrualdean bisitatu ahal diren bilduma aipagarrien artean, Richard Serra, Jeff Koons, Jorge Oteiza, Eduardo Chillida edo Jenny Holzer-en obrak daude. Gainera, Guggenheim Museoak aldi baterako erakusketa erakargarri ugari antolatzen ditu.  Plan ezin atseginagoa!

Erakusketak webgunean kontsultatu

GUGGENHEIM BILBAO 25. URTEURRENA: DOAKO BISITAK EUSKAL HIRITAR GUZTIENTZAT

Guggenheim Museoaren 25. urteurrena ospatzeko, bizilekua Euskadin duten hiritar guztiek, urriak 25 eta abenduak 2aren artean, museoa bisitatzeko euren doako sarreraren erreserba egin ahal izango dute.

Erreserba webgunean egin behar da: honetarako bereziki  sortu den”tickets” atalaren barruan: “Denontzako BBKartea Para todos” 25. urteurrena.

 

Hurbil dauden establezimenduak

Bistro Guggenheim Bilbao Restaurante

Avda. Abandoibarra nº2 (Bilbao)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

0.02 Km

Kiosko Museo Blue Bird Bar

Campa Ingleses, kiosko Abandoibarra, 2 (Bilbao)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.03 Km

Gran Hotel Domine (Le Cafe)

Alameda Mazarredo, 61 (Bilbao)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.08 Km

Nerua Guggenheim Bilbao

Avenida Abandoibarra, 2 (Bilbao)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

0.08 Km

Abadía Berri Iparragirre

c/ Iparraguirre, 4 (Bilbao)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.11 Km

Mazarredo Restaurante Marisquería

Alameda Mazarredo, 49 (Bilbao)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.12 Km

La Foca Nicanora Pizzeria

Iparraguirre, 3 (Bilbao)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

0.13 Km

Don Crepe Bar

Avenida de las Universidades, 2 (Bilbao)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.15 Km

Hurbil dauden alojamenduak

Gran Hotel Domine

Mazarredo Zumarkalea, 61 (Bilbao)

0.08 Km

Miró

Alameda Mazarredo, 77 (Bilbao)

0.17 Km

Vincci Consulado de Bilbao

Alameda Mazarredo, 22 (Bilbao)

0.18 Km

Hesperia Bilbao

Campo Volantin, 28 (Bilbao)

0.31 Km

Abba Suites Bilbao City Center

Huertas de la Villa, 15 (Bilbao)

0.37 Km

Conde Duque

Paseo campo Volantín, 22 (Bilbao)

0.40 Km

Deusto

Francisco Maciá, 9 (Bilbao)

0.42 Km

Carlton

Plaza Federico Moyúa, 2 (Bilbao)

0.43 Km

Eman izena gure newsletterrean