eu
Gaztelugatxeko San Juanren argazkia

Bermeo eta Bakioren artean dago Gaztelugatxeko San Juan baseliza, Kantauri Itsasoan dagoen Gaztelugatxe uhartetxoan eraikitako baseliza. Bizkaiko tokirik politenetako bat ezagutu nahi baduzu, ezin duzu bisita hau galdu.

Informazio interesgarria
Jaiak eta ospakizunak  Data
Donibane eguna Ekainaren 24an. Erromeria tradizionala egiten da, batez ere Bermeoko biztanleen artean ospetsua dena.
Loiolako San Inazioren eguna  Uztailaren 31n. Erromeria tradizionala egiten da Arrietatik.
Donibane lepomoztuaren eguna Abuztuaren 29an. Erromeria tradizionala egiten da Bakioko portutik.

Baselizaraino heltzeko, ia 250 eskailera dituen bide estu bat dago, kostaldea eta Gaztelugatxeko San Juan lotzen dituena.
Esfortzu handia egin behar den arren, guztiz gomendagarria da baselizaraino igotzea eta bista ikusgarriez gozatzea sari modura, Gaztelugatxe uhartetxoa osatzen duten arroken goialdetik.

Gaur egun ikus dezakegun baseliza ez da jatorrizkoa. Izan ere, hainbat erasoaldi eta sute pairatu ditu urteetan zehar eta ondorioz, hainbat aldiz berreraiki behar izan dute.
Eskaileren goialdean baseliza bat izango duzu zain eta barruan, itsasontzien hondoratzeetatik bizirik atera diren marinelen eskaintza ugari ikusiko dituzu. Eliza txiki hau X. mendekoa da eta Donibaneri eskainita dago. Normalean, bisitariei itxita egoten da.
Bermeoko paraje bakan hau bisitatzea ezinbestekoa da Bizkaia bisitatzen baduzu.

Tradizioak zera dio…

Goraino heltzen zarenean, ez ahaztu kanpaia hiru aldiz jotzea eta desira bat eskatzea. Hori egiten baduzu, zure desira egia bilakatuko dela dio tradizioak. Antzina horixe egiten zuten ugalkortasuna eskatzeko eta izpiritu txarrak edo buruko minak uxatzeko.

Aholku praktikoak

Bertaraino kotxez joango bazara, Gaztelugatxeko San Juanen aparkalekua dagoen arren, egunero heltzen diren bisita guztietarako oso txikia dela jakin behar duzu, batez ere autobus turistikoak hartzen baditu. Hori dela eta, kotxea gorago uztea eta eskailerak hasten diren zubiraino oinez jaistea gomendatzen dizugu.

Bestalde, hobe duzu arropa eta zapata erosoak eramatea eta jateko zerbait hartzea, baselizara heltzen zarenerako.

Hurbil dauden establezimenduak

Eneperi Jatetxea

Barrio San Pelayo, 80 (Bakio)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.41 Km

Kresala Bar

Basigoko Bide Nagusia, 116 (Bakio)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

1.34 Km

La Bakiense Restaurante

San Pelaioko Bidenagusia, 35 (Bakio)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

1.44 Km

Gotzon Jatetxea

Luzarragako Bidea, 2 (Bakio)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

1.49 Km

Birjilanda Taberna

Zarrakoa, 7 (Bakio)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

1.82 Km

Kai Bar

Zarrakoa bidea, 7 (Bakio)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

1.82 Km

Itxas Ondo Bar

Zarrakoa, 9 (Bakio)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

1.82 Km

Txoberne Taberna

Anbietako Barrenkalea, 3 (Bakio)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

1.99 Km

Hurbil dauden alojamenduak

Arimune

Bentako Plaza, 1 (Bakio)

1.58 Km

El Puerto

Puerto, 1 (Mundaka)

5.15 Km

Portuondo

Portuondo Auzoa (Mundaka)

5.58 Km

Gametxo

Gametxo Auzoa, 3 (Ibarrangelu)

6.36 Km

Itsasmin Ostatua

Nagusia, 32 (Elantxobe)

7.94 Km

Arrien Gorliz

Urresarantse Bidea, 15 (Gorliz)

8.34 Km

Uribekosta – Casa de Marinos

Eribera Kalea, 13 (Plentzia)

8.67 Km

Bahía de Plentzia

Erribera, 29 (Plentzia)

8.76 Km

Eman izena gure newsletterrean