Ihesaldi bat egin edo asteburu liluragarri bat igarotzeko asmotan bazabiltza, zure jomuga, zalantzarik gabe, Bizkaia da. Gure lurraldeak altxor ugari eta erakargarriak ezkutatzen ditu turismoari begira, baina gaur Urdaibai proposatzen dizuegu, Biosferaren erreserba: ezagutu zer ikusi, zer egin eta non lo egin.

Zure gustuak edozein izanik ere, ez zaizu planik faltako, ezta bisitatzeko txokorik ere asteburu bat edo zubi bat Urdaibain igarotzea erabakitzen baduzu, izan ere, Bizkaiko harribitxi honek paraje naturalak, historiaz beteriko herri ederrak, hondartzak, txangoak, kultura eta gastronomia eskaintzen ditu:

Herri liluragarriak

Bizkaia harro dago  kostaldeko herriez, liluraz eta tradizioz beteriko arrantzale-herriez, baina ezin dugu ahantzi barneko herriek ondare aldetik nahiz historiari so duten aberastasuna. Hori dela eta, bisita Busturialdearen barnetik abiatuko dugu, Gernika ezagutuz, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbara txangoak egiteko abiapuntu bikaina.

Gernika, herri historikoa eta bakearen ikur

Herria zanpatu zuen bonbardaketa izugarrian inspiratutako Piccassoren “Gernika” koadroa eta Euskadiren historiako ikur bizia den “Gernikako arbola” dela eta ospetsu da herria. Batzarren Etxera eta Bakearen Museora derrigorrez egiteko bisitez gain, herri historiko honek beste erakarpen turistiko batzuk ere eskaintzen dizkigu, ezagutzeko modukoak horiek ere:

Andre Mariaren eliza, Euskadiko arkitektura gotikoko adibiderik onenetakoa.

Europako Herrien Parkea, Batzar Etxearen aldamenean lekutzen da, interes artistiko handiko parkea da. Bertan Eduardo Chillida eta Henry Mooreren eskulturekin gozatu ahalko duzu.

Gernikako Azoka, egitura iraunkorra duena Foru Plazan, baserritarrek astelehenero beren ortuetako produktuak eta azienda herrira eramateko tradizioa bizirik mantentzen duena. Bereziki aipatzekoak dira “Urriko astelehenetako” azokak, eta “hileko lehen larunbateko” monografikoak. Ez da erraza izango zure bisita azoka merezi horiekin suertatzea, baina, hala izango balitz, ez galdu bertan tokiko produktu gastronomikoak erosteko parada (babarrunak, piperrak, gazta, txakolina, etab.).

Eta amaitzeko  Jai Alai , hots,  munduan aktiboan den zesta-puntako pilotalekurik handiena, eta onena, euskal pilotako kirol honetan aritzen diren profesionalen arabera.

Orain zenbait kilometro egingo dugu aurrera Bizkaiko kostaldera iritsi eta gure probintziako herri ederrenetako batzuk ezagutzeko:

Elantxobe, itsas jatorri nabaria duen herri bitxia,  portura bideratutako kale estuz betea

Elantxobe en Urdaibai, BizkaiaMerezi du bertako herrigune historikoan barna paseoan ibiltzeak, eta karrika malkartsuetatik jaisteak, portura eta moilara iritsiz, itsasoaren astinaldiez babesteko eraikia.

Harritu egingo zaitu itsaslabarraren gorenera arte itsasoak ekarritako harkaitz handia ikusteak.

Mundaka, surfaren gotorleku

Mundu mailan da ezaguna bertako  “ezkerreko olatua”, surf zaleen paradisua, eta era berean, Bizkaiko herri ederrenetako bat.

Mundakan egun bat igarotzea proposatzen dizugu, berdin da urteko sasoia, bertako paisaiekin gozatzen duzun bitartean paseoan ibiltzeko; honatx zenbait pista:

Talaiako begiratokia, ezkerreko olatu ezaguna ikusteko leku bikaina.

Txorrokopuntako moila. Bertatik Laida eta Laidatxuko hondartzen ikusmira  paregabeak ikusi ahalko dituzu.

Santa Katalina ermita, itsasadarraren sarreran, penintsula batean lekutua, berez da postal-irudia, baina, era berean, begiratoki bat da. Bertara osteratxo atsegin bat eginez iritsiko zara eta Urdaibairen ibai-aho osoa behatu ahalko duzu.

Puerto de Mundaka, Bizkaia

Mundakak dituen enkantuei buruz hainbat orrialde idatz ditzakegu, baina azken pista bat emango dizuegu, ez galdu  portua: txikia baina liluraz betea. Bizi eta giroz mukuru, leku paregabea da bertako terrazetan zerbait hartzeko unearekin eta bisitekin gozatzen duzun bitartean.

Bermeo eta Lekeitio

Eta azkenik Bermeo eta Lekeitio, handiagoak eta zonaldeko arrantzale-herri ezagunenak izanagatik, lilurarik gabeak ez direnak. Arrantzaren tradizioa mantentzen duten bi herri dira, eta horietan bisita egitea gomendatzen dizuegu, tokiko jendearekin haien kultura itsastarra eta bertako gastronomia ezagutzeko.

Gure webguneko  “Zer egin eta zer ikusi Bizkaian” > “Bizkaiko arrantzale-herriak” izeneko atalean  Lekeitio eta Bermeon galdu ez ditzakezun leku guztien berri ematen dizuegu:  zer bisitatu eta non jan, eguneko zuen plana antolatu eta zuen kabuz derrigorrez bisitatu beharreko herri horiek ezagut ditzazuen.

Hondartzak eta paisaia

Hondartzen, surfaren edota mendi-ibilaldien zaleek, Urdaibaiko erreserbaren kostaldean hamabi hondartza oso ezberdin aurkituko dituzte. Esate baterako,  Laida edo Lagako hareatza itzelak edo itsaslabarrean zabaltzen diren kala txikiak.

Urdaibaiko hondartzak

Biosferaren erreserbatik gertu, Gaztelugatxe Biotopo Babestua ere lekutzen da, Gaztelugatxeko San Joan (Bermeo) inguruan. Itsasoaren erdian kokatzen den irlatxo hori leku magikoa da, Bizkaiko estanpa turistiko ezagunenetakoa eta, azkenaldian, mundu mailako ospea hartu duena “Juego de Tronos” telesail ezaguneko eszenario izateko hautatu dutelako.

Txangoak

Urdaibaik paisaiari dagokionez eskaintzen duen edertasunak eta haren natura-inguruneak aire zabaleko jarduerak egiteko gonbitea luzatzen dizute, esate baterako, mendi-ibiliak, BTT ibilbideak edo itsasontzian egiteko txangoak. Asko baitira Bizkaiko zonalde honetan dauden leku liluragarriak, turismo egiteko nahiz familian edo lagunartean egun polita igarotzeko gonbitea luzatuz.

Guk bi plan proposatuko dizkizuegu: Omako Basorako txangoa eta Santimamiñeko haitzuloetarako bisita.

Omako Basoa  (Kortezubin), Baso margotu izenez ere ezaguna, Agustin Ibarrola pintore eta eskultore bilbotarrak egindako lan naturala da, zuhaitzak erabiltzen dituena mihise modura.

Omako Basoa

Pintura horiek xarma zera da, posizio jakin batzuetatik beha daitezkeela osorik, enbor bakarrak ez digu deus esango, baina posizio jakin batean ipintzen baldin bagara, egileak esandako lekuan, enborrek irudiak osatuko dituzte elkarren artean. Obra aldatuz doa ikuspegiaren arabera, basoan barna osteratxoan gabiltzan bitartean.

Omako Basoa leku ezin hobea da eguna familian igarotzeko. Bi ordu inguruko ibilbidea du, kirolari ez direnek egiteko modukoa, nahiz eta kontuan izan behar den hurbilen dagoen aparkalekua 40 minutura dagoela oinez.

Oso gertu Bizkaiko probintziako beste leku  enblematiko bat dago, 2008an Gizateriaren Ondare deklaratua:  Santimamiñeko haitzuloa,  bertako labar-arteengatik ospetsua den finkamendu arkeologikoa.

Labar-arteak gordetzen dituen santutegi paleolitikoa 2006az geroztik publikoarentzat itxita egon arren, hura kaltetzea ekiditeko, Santimamiñe Haitzulora eta haren ingurura bisita gidatuak egiten dira. Gainera, bisita horren barnean bisita “birtual” bat egiteko aukera ere badago. Horrela, bisitaria haitzuloan sartzen da birtualki eta labar-santutegia 3D eran ezagut dezake.

Urdaibain Ostatu hartzea 

Asteburu perfektua antolatzen laguntzeko, Urdaibain non lo egin dezakezun kontatzen dizugu: alojamendu ezberdinak proposatzen dizkizugu: bungalowak dituen camping bat, hotel-spa txiki bat, edo gaztelu bat, hotel liluragarri txikiekin batera.

   ZUBIETA Lekeitio

El Puerto (Mundaka)                      Camping Portuondo              Zubieta (Lekeitio)

 

 

 

 

Gametxo Hotel-Spa (Ibarrangelu)  Itsasmin Ostatua (Elantxobe)   Castillo de Arteaga (Gautegiz)

Trinkete etxea

 

Gaztelu Begi (Bakio)           Arimune (Bakio)                   Trinkete etxea aterpetxea

Alojamendu horiek guztiak eta Bizkaiko probintziako gainerako lurraldean barna beste asko aurkituko dituzu  gure webguneko “Lo egin” atalean

Ikusten duzun moduan, asteburu liluragarri baten bila bazabiltza, Urdaibaik plan apetatsuak eskaintzen dizkizu asteburu baterako edo jai-zubi baterako… plan ugari, bidaia bakarrean ez, baizik eta bidaia ugaritan antolatzeko moduan, izan ere,… itzuli egin nahiko duzu!

Disfruta Bizkaia Planak, turismoa, alojamendua eta jatetxeak webgune berean!