eu
Balmasedaren argazkia

Bizkaian fundatu zen lehenengo hiribildua izan zen Balmaseda. 1199ko urtarrilaren 24an Lópe Sánchez de Mena jaunak, Bortedoko jaunak, hiribilduaren forua eman zion, enklabe pribilegiatuan zegoelako. Salerosleak eta merkatariak biltzen ziren bidegurutze batean zegoen, hain zuzen ere.

Urteak aurrera joan ahala, Balmasedak bere izaera eta tradizioa mantentzea eta garai berrietara egokitzea lortu du.

Información de interés

 Oficina de turismo Enkartur  Tel.: 946 802 976 / E-mail: info@enkartur.net
 Fiestas de San Severino  23 de Octubre

Erakargarri turistikoak: Balmasedan ikustekoak

Balmasedako ondare historikoa, gastronomia eta urtean zehar egiten diren kultur ekitaldiak direla-eta, behin baino gehiagotan bisitatzea merezi du.

 Zubi Zaharra edo Muzaren Zubia

Balmasedaren ikurren artean nagusia da. XIII. mendeko zubi hau hiribildurako sarrera zaharra zen eta bertatik igarotzen zen Gaztelarako bide zaharra.

Zubia gurutzatu eta hirigune historikora helduko gara, historiaz eta kulturaz beteriko bidean, antzinako San Lorenzo auzotik (juduen auzoa) eta Santa Klara monumentu taldea bisitatuz, Pasio Biziaren interpretazio zentroa, Eskolen Plaza, Horcasitas jauregia (hiribilduko errege aduana zaharra) eta Urrutia jauregia barne, hiribilduko plaza nagusira heldu aurretik: San Severino.

 Udaletxea eta San Severino eliza

San Severino Plazan aurkituko dugu Balmasedako udaletxea. XVIII. mende hasieran eraiki zen estilo barrokodun mendiko jauregi modura erabiltzeko, gaur egun duen estiloak jatorrizkoarekin zerikusirik ez badu ere. Herrian “Mezkita” esaten diote udaletxeari, zutabedun atariak mudejar eraikinak ekartzen baitizkigu gogora.

Junto al ayuntamiento destaca la Iglesia de San Severino, un templo gótico del siglo XIV.

Udaletxearen ondoan dago San Severino eliza, XIV. mendeko tenplu gotikoa.

 Balmasedako Historiaren Museoa

XV. mendeko eliza zahar batean dago, gaur egun otoitz egiteko itxita dagoena. San Juan Plazan edo “Eskolen Plazan” dago.  Museo honetan hurbiletik ezagutu ahalko ditugu Balmasedako tradizioak eta ohiturak. Horrez gain, Bizkaiko lehenengo hiribildu modura izandako garrantzia deskubrituko dugu.

Museoa dagoen dorreko erlojuak hiribilduaren ereserkia jotzen du egunean hiru aldiz: 12:00etan, 18:00etan eta 20:00etan.

 Eguzkiaren araberako egutegi-erlojua 

Beste erloju bat aurkituko dugu bertatik hurbil, oraingo hau duela gutxikoa, 2008an inauguratu baitzen. Funtzio bikoitza du, eguzkiaren araberako egutegi eta erloju modura funtzionatzen baitu:

geometriaren, matematiken eta astronomiaren arloko irakaspena da, 70 tona pisatzen dituena eta 6 metroko altuera duena, Manuel Gómez Arenaza biologialari eta harginak harriz egina.

 Boinas La Encartada Fabrika Museoa

XIX. mendeko lantegi batetik sortu zen museoa. Lantegia martxan egon zen 1992ra arte eta artilezko puntu-lanak egiten ziren bertan, txapelak bereziki. Museo honek udalerriaren historia eta bertako industria sektorea, artilearen sektorea eta laneko giroa ezagutzeko aukera eskaintzen digu, industria iraultzaren hasierara eramaten baikaitu.

Tradizioak

Balmasedako eltzekoa

“Trenbideko eltzekoa” Balmasedako eltzeko tradizionala da, indabekin, tipula gorriarekin eta “sakramentuekin” (odolostea, urdaia, txorizoa eta saiheskia) egindakoa. Balmasedak trenbideei lotutako iragana du eta hortik dator eltzeko hau. Hain zuzen ere, La Roblako trenaren trenbideetako langileek asmatu zuten estufa txiki hau ikatz bila egiten zituzten bidai luzeetako batean, eltzekoa treneko makinen lurruna aprobetxatuz prestatzeko.

Urriaren 23an, San Severino egunean, eltzekoen lehiaketa gastronomikoa egiten da. Ekitaldi herrikoi horretan koadrilak San Severino plazan elkartzen dira eguna lagunartean pasatzeko, eltzekoak prestatzen eta dastatzen.

Erdi Aroko Azoka

Maiatzean Balmasedak denboran atzera egiten du bi egunez eta Erdi Aroko herri bihurtzen da: estandarteak zintzilikatzen dituzte balkoietatik, kaleak lastoz betetzen dira eta hiribildua biziberritu egiten da kalejirekin, ikuskizunekin eta merkataritzarekin.

Gure webguneko “Bizkaian egin eta ikustekoak” > “Azokak” atalean aurkituko dugu azoka ospetsu horri buruzko informazio gehiago.

Aste Santua: Pasio Bizia

Balmasedako tradizioez hitz egiten dugunean, badago nabarmendu beharreko bat, ezagunena dena eta hiribildura bisitari gehien erakartzen dituena: urtero Balmasedan antzezten den “Pasio Bizia”, Bizkaian Aste Santuaren sinonimo dena.

Egun horietan, hiribildua probintziako erakargarri turistikoa izaten da, herri osoak dena ematen baitu Jesusen bizitzako azken orduak antzezteko.

Ekintza nagusia Ostegun Santu gauean eta Ostiral Santu goizean izaten da, Balmasedako kale eta plazak zeharkatzen dituen antzezlan bizia egiten denean. Bi egun horietan paso-prozesioek, Guardia Erromatarrak, Penitentziagileek, Kolitza Abesbatzak eta Musika Bandak hirigune historikoa zeharkatzen dute. Ostiralean bertan bukatzen dira antzezlanak, Isiltasunaren Prozesio ospetsuarekin.

Mendi-ibiliak eta kirolak

Balmasedan mendi-ibiliak, nordic walking eta BTT egiteko ibilbide-sare handia dago, ingurune natural aberatsaz gozatzen dugun bitartean.

Mendi-ibiliak egitea maite dutenek Donejakue Bidearen parte diren ibilbideak deskubritu ahalko dituzte, Herrera auzotik (Zalla) Enkarterri Museoraino doana adibidez, Kadagua ibaiaren ertzetik, edota Balmaseda-Gordexola bidexka (20,5 km).

Kolitza mendi enblematikora igoera aipatu beharra dago. Antzinako deiadar-mendi horretatik Batzar Nagusietarako deia egiten zen, sua piztuta eta turuta hotsera. Igoera horretan aberastasun naturala eta kultur ondarea miretsi ditzakegu, txakolina egiteko mahastietatik eta baserrietatik pasatzen baita, antzinako “hozkailura” eta San Roke baselizara heldu arte, bertatik Balmaseda gaineko bista panoramikoez

Argazkiak: Enkartur

Hurbil dauden establezimenduak

Teike

(Balmaseda)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.10 Km

Entre Uvas

(Balmaseda)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.19 Km

Mimetiz Bar

Avenida Hermanos maristas, s/n (Zalla)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

3.32 Km

Zalla Cervecera

Av Lanzagorta, 5 (Zalla)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

3.32 Km

Mendiondo Jatetxea

Revilla (El Karral), 1 (Sopuerta)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

4.00 Km

El Porrón Restaurante

Calle de la Maestra Consuelo Robredo, 1 Aranguren (Zalla)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

4.07 Km

Juantxu Taberna

Cocha, 36 (Karrantza Harana/Valle de Carranza)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

8.63 Km

Casa Garras Restaurante

Barrio Concha, 6 (Karrantza Harana/Valle de Carranza)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

8.66 Km

Hurbil dauden alojamenduak

Convento San Roque

Campo Las Monjas, 2 (Balmaseda)

0.33 Km

Ibarra

Barrio Llantada, 11 (Zalla)

2.92 Km

Amalurra Ecohotel and Retreat Center

Barrio La Reneja 35 (Artzentales)

3.06 Km

komentu Maitea

Barrio Sandamendi, 41 (Gordexola)

5.75 Km

Alma de Romero

Ahedo, 25 (Karrantza Harana/Valle de Carranza)

8.53 Km

Vicente Palloti Balneario

Barrio El Molinar, 17 (Karrantza Harana/Valle de Carranza)

9.51 Km

Adeko hotel

Eskauritza, 22 (Barakaldo)

9.94 Km

Palacio Muñatones

Barrio San Julián, 61 (Muskiz)

10.36 Km

Eman izena gure newsletterrean