Michelin izarrek kalitatezko gastronomia aintzatesten dute; beraz, ez da harritzekoa Bizkaian Michelin izarra duten 11 jatetxe egotea.
Bai Bilbon, bai Bizkaiko gainerako lekuetan, sukaldaritza ona bertako jendearen nortasunaren parte da. Bizkaian, euskal sukaldaritza tradizionaleko jatetxeek nahiz goi sukaldaritzako lokal modernoenek, chef ospetsuen gidaritzapean, atseginez betetzen dituzte foodien eta gourmeten ahosabaiak.
Sukaldaritza ona maite baduzu eta moda-modako jomuga gastronomiko baten bila bazabiltza, bertako jatetxe onenez gozatu eta chef handienen sorkuntzak dastatzeko, zatoz Bizkaira! Esperientzia gastronomiko ahaztezinak biziko dituzu hemen! Bizkaian Michelin izarra duten jatetxeetan lekua aurkitzea eta mahaia erreserbatzea errazagoa izan dakizun, hemen duzu jatetxe guztien zerrenda, «Michelin Gidako izarren Bizkaiko ibilbidean».
Gainera, Bib Gourmand saria duten hiru jatetxeak ezagutzea ere gomendatzen dizugu; jatetxe horiek kalitate-prezio erlazio bikaina izateagatik nabarmentzen dira, eta gastronomiaz prezio eskuragarrian gozatzeko aukera emango dizute:
- Los Fueros (Bilbao)
- Kimtxu (Bilbao)
- La Escuela (Bilbao-Artxanda)
[ Azurmendik utzitako irudia ]
Spotifyn ere zerrenda hau oparituko dizugu, gure hautaketarekin ahosabaitik goza dezazun: