eu
Omako baso berriaren argazkia

 

Omako Basoa, edo, zenbaiten hitzetan, Omako Baso Margotua, leku magikoa da, kultura eta natura batzen dituena, zuhaitzak eta paisaiak apaintzen dituzten artelanei esker. Bizia hartzen duten mihiseak izango balira bezala, Omako margolanek txundituta utzi dute behatu dituen oro, eta Bizkaiko eta Euskadiko lekurik liluragarrienetakoa dira. Ikusteke utzi ezin duzun txoko zoragarria!

Lekuz aldatzeko proiektua dela-eta 2018tik itxita egon da, eta, orain, azkenik, bisita egin diezaiokegu berriz! «Banda marroia» izeneko arerio batek eraso zion basoari, eta itxiarazi zuen. Baina Bizkaiko Foru Aldundiak ez zuen amore eman, eta gune natural zoragarri hori leku fresko eta berrian birsortzea erabaki zuen. Hala sortu zen Omako Baso Berria, jatorrikotik oso-oso hurbil! «Basobarri».

Basoan sartu ahala, unibertso magikoa aurkituko dugu zuhaitz artean, eta hainbat formak harrituko gaituzte urrats bakoitza eman orduko. Zuhaitz batzuk artelanak dira berez; beste batzuk, berriz, aho zabalik uzten gaituen ikusizko konposizio konplexu batean konbinatzen dira elkarrekin. Baina abentura ez da hor amaitzen! Non jartzen garen, irudien pertzepzioa aldatu egiten da, gure begien aurrean eraldatzen da, eta obraren parte izatera eta geure interpretazioa sortzera deitzen digu. Basoa ustekabe artistikoz betetako altxorra da!

Birkokatze-proiektua

Omako Basoa birkokatzeko proiektua mugarria izan da arte garaikidearen historian. Arte garaikideko eta baso-arteko espezialista-talde baten babesari esker, Basoa arrakasta handiz eraman da kokagune berrira. Hala, Omako Basoa jasangarriagoa, beteagoa eta Agustín Ibarrolaren jatorriko ikuspegiarenganako leialagoa da orain. Gainera, galduta zeuden multzo batzuk berreskuratu eta haien neurriak handitu dira.

Omako Basoa: Ibarrolaren obra bizirik mantendu, bertako ingurumena errespetatuz.

Ibarrolak Baso Margotua –bere artelanik ospetsuenetako bat– sortu zuen une beretik, jakina zen arte efimeroa zela, basoko zuhaitzen bizi-zikloa dela eta. Azken urteetan, gainera, zuhaitz horietako gehienei «banda marroia» delakoak eraso zien. Horregatik, Aldundiak arlo bi landu ditu: ingurumenarena eta kulturarena.

Lehenengo urratsa baso bat aurkitzea izan zen, artistak bere obra sortu zuen jatorriko basoaren biki berdina, eta, hori lortzeko, foru-erakundeak baso-teknikariekin batera jardun zuen. Ondoren, jenio-talde batek aztertu zuen etxe berriko zein leku zehatzetan kokatu beharko zen multzo artistiko bakoitza.

  • 2022an, etorkizuneko baso berriaren planifikazioaren lehen fasea hasi zen. Multzo bakoitzarentzako leku perfektuak identifikatu eta xenda liluragarriak diseinatu ziren. Onena zer izan zen? Multzo artistiko guztien erdia margotu zuten, kutunenak barne: Naielen Ostadarra, Begiak…

2023an migrazioaren bigarren fasea burutu zen: 800 zuhaitzek baino gehiagok osatutako 34 multzo artistiko pintatzea.

Omako Basora bisitak

  • Bisita librea: Omako Basoa bisitatzea doakoa da, baina sarrera erreserbatu beharra dago. Bisita librea zer ordutegiren barruan egin nahi duzun aukeratu besterik ez duzu egin behar, eta arauak eta gomendioak bete.
  • Bisita gidatua: Bisita gidatuak larunbatetan eta egun berezietan eskaintzen dira. Bisita gidatua egiteko sarrera erosi beharra dago.

Informazio gehiago webgunean, 94 465 16 57 telefono-zenbakian eta oma@bizkaia.eus  helbidean

Hautatu bisita egiteko aukera bat. Kasu bietan, beharrezkoa da programatutako bisita baino ordubete lehenago baliozkotzea sarrera, Santimamiñeko arreta-gunean. Santimamiñetik Omako Basora bitarteko paseoa 2,8 kilometro ingurukoa da (50 minutu, gutxi gorabehera). Basora iristean, gidaria zain izango duzu sarreran, gutxi gorabehera ordubete iraungo duen bisitaldia hasteko prest.

Nola iritsi Omako Basora  

Autoz bazoaz haraino, joan Gernika eta Lekeitio batzen dituen errepidetik, eta sar zaitez Kortezubira heldu baino lehen eskumarantz doan bidetik. “Santimamiñeko koba” dioen kartel batez seinaleztatuta dago. Bide horretatik, Lezika jatetxearen ondoko aparkalekura helduko zara. Hortik aurrera ezin izango duzu autoz jarraitu, eta oinezko ibilbideari ekin beharko diozu.

Hobeto autobusez! Santimamiñeko aparkalekuak dituen mugak direla eta, Gernika-Lumoko geltokitik abiatzen den doako anezka-zerbitzua erabiltzeko gomendatzen da. Ordubetero daude autobusak, 09:00etatik 13:00etara. Zerbitzu hori astebururo erabili ahal izango da azaroaren 1etik aurrera.

Jatorriko basoa

Omako Basoa Agustín Ibarrola bilbotar margolari eta eskultoreak egindako artelan naturala da.

Ibarrolaren obraren muina zuhaitz-enborretan egindako margolanak dira, irudi geometrikoen, eta giza irudien tankera dutenak, baita animalienak ere. Artistak erabilitako zuhaitz gehienak pinuak dira.
Margolan horien xarma da leku jakinetatik ikus daitezkeela osorik. Enbor bakarrak ez digu ezer adierazten, baina, egileak adierazitako leku jakin batean jarriz gero, enbor-multzoek irudiak osatzen dituzte. Artelana aldatuz doa, perspektibaren arabera, basoan ibili ahala. Artea eta natura nahasteko modu ikusgarria.

Omako Basoa 1982 eta 1985 artean sortu zen, Land Art joera garaikidearen barruan. Korronte artistiko horrek ingurune naturalean egiten du lan zuzenean, eta paisaia bera da margolariaren mihisea. 

Omako Basoak 47 irudi zituen, eta leku ezin hobea zen familiarekin eguna igarotzeko. Basora joateko ibilbidea oinez egiten zen, hurbileko aparkaleku batetik, 40 minutuan gutxi gorabehera. Behin Baso Sorgindura iritsiz gero, ibilbidea ez da zaila: 7 kilometro inguruko ibilbide zirkularra da, bi ordu inguruan egin dezakeguna. Eta, horri gehituta, artelanari eta inguratzen duen paisaia naturalari begira eman nahi dugun denbora.

Baso Margotua Kortezubin dago, eta, bertatik oso hurre, Santimamiñeko kobak daude, Bizkaiko beste gune enblematiko bat.

Hurbil dauden establezimenduak

Lezika Restaurante Asador

Basondo, 8 (Kortezubi)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

0.87 Km

Baserri Maitea Restaurante

Barrio Atxondoa - Caserío Alluntz (Forua)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

2.32 Km

Ermintxo Jatetxea

Bº Elexalde, 30 (Natxitua) (Ea)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

2.88 Km

Sonsierra Bar

Industria, 7 (Gernika-Lumo)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

2.92 Km

Musutruk Kafe Antzokia

Industria, 10 (Gernika-Lumo)

Bizkaiko gaueko aisialdia | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

2.93 Km

Etxarte Bar

Barrencalle, 6 (Gernika-Lumo)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

3.11 Km

Auzokoa Bar

Picasso, 5 (Gernika-Lumo)

Bizkaiko gaueko aisialdia | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

3.11 Km

Nabarniz Jatetxea

Barrio Nabarniz, 43 (Nabarniz)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

3.14 Km

Hurbil dauden alojamenduak

Castillo de Arteaga

Gaztelubide, 7 (Gautegiz Arteaga)

0.94 Km

Itsasmin Ostatua

Nagusia, 32 (Elantxobe)

4.05 Km

Gametxo

Gametxo Auzoa, 3 (Ibarrangelu)

4.59 Km

Portuondo

Portuondo Auzoa (Mundaka)

4.77 Km

El Puerto

Puerto, 1 (Mundaka)

5.33 Km

Zubieta

Atea, s/n (Lekeitio)

6.78 Km

Piñupe

Avenida Pascual Abaroa, 10 (Lekeitio)

6.80 Km

Trinkete etxea aterpetxea

Eusebio Mº de Azkue, 5 (Lekeitio)

6.89 Km

Eman izena gure newsletterrean