eu
Alonsotegiren argazkia

Bilbotik 8 bat kilometrotara dago Alonsotegi, Enkarterrietan sartzeko herri txikia eta mendi-ibiliak maite dituztenentzako topagunea.

Udalerri hau berezia da benetan, orografia latza duelako eta Bizkaiko udalerri menditsuenetako bat delako. Garaiera-aldea 50 metrotatik 1000 metrotara doa. Udalerri honetatik joan gaitezke Bizkaiko mendirik jendetsuenetara, hots, Pagasarri eta Ganekogorta mendietara.

Alonsotegin ikustekoak

Pagasarriko hozkailuak

Alonsotegira hurbiltzen bazara, Pagasarriko hozkailuetarako txangoa egitea gomendatzen dizugu ezinbestean. Hozkailu horiek Bizkaian elurra merkaturatzen hasi zirenekoak dira, XVII. mende hasierakoak, alegia. Mendien hegaletan eraikitzen ziren hozkailuok, neguan zehar elurra kontserbatu eta gordetzeko.

San Antolin baseliza eta San Joan Bataiatzailearen baseliza

San Antolin baseliza herriko ondasun artistiko eta historikorik garrantzitsuena da. XV. mendeko baseliza hau udalerriko baseliza ospetsuena bada ere, San Joan Bataiatzailearen baseliza bereziagoa da: haitz bateko horma aprobetxatuz eta teilatutxo batekin babestuta, aldare bat jaso zuten santuaren irudi eta guzti. Jatorrizko irudiaren kopia da, jatorrizkoa Belgraden dagoen Serbiako Eliza Ortodoxoan baitago.

Herrian barrena paseatu ere egin dezakezu, Irauregiko Zubiraino edo artzainen Artiba auzoraino.

Mendi-ibiliak

Alonsotegin mendi-ibiliak egiteko hainbat aukera daude natura maite dutenentzat. Ibilbideen artetik bi dira nagusiak: Meategien eta Gatzen Ibilbidea eta Peñas Blancas ibilbidea.

Meategien eta Gatzen Ibilbidea Ganekogorta mendigunearen hegaletatik igarotzen den ibilbidea da. Ibilbide horretan iraganera emango zaituzten antzinako meategiak, mila urtetik gorako harriak eta iturriak ikusiko dituzu.

Peñas Blancas Ibilbidea Sasiburu zubiraino eramango zaituzten bide zaharretatik igarotzen den ibilbidea da. Zubi hori dagoen lekutik Kadaguaren haranaren eta El Regatoren bista ikaragarriez gozatu ahalko duzu.

 

Hurbil dauden establezimenduak

Geltoki Bar

Plaza Andra Mari, 2 (Alonsotegi)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

1.50 Km

Arraiz erretegia

(Bilbao)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

1.54 Km

Cobetas Cervecera

Monte Cobetas, 40 (Bilbao)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

1.79 Km

Biribildu Café

c/ Lezeaga, 11 (Bilbao)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

2.53 Km

Tobogán

Plaza Rekalde, 4 (Bilbao)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

2.55 Km

Pionero Bar

Auntzetxeta, 5 (Bilbao)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

2.60 Km

Begoña Bar

Salou, 1 (Bilbao)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

2.60 Km

Sorginzulo

(Bilbao)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

2.67 Km

Hurbil dauden alojamenduak

Bilbao Hostel

Ctra. Basurto-Kastresana, 70 (Bilbao)

2.79 Km

Zenit Bilbao

Autonomía, 58 (Bilbao)

2.89 Km

Ria de Bilbao

Ribera de Deusto, 32 (Bilbao)

3.01 Km

San Mamés by Pillow

luis briñas, 15 (Bilbao)

3.03 Km

Silken Indautxu

Plaza del Bombero Etxaniz, s/n (Bilbao)

3.08 Km

Zabalburu Photo

Pedro Martínez Artola, 8 (Bilbao)

3.14 Km

Ibis Bilbao Centro

General Concha, 28 (Bilbao)

3.18 Km

Abba Euskalduna

Camino de la Ventosa, 34 (Bilbao)

3.18 Km

Eman izena gure newsletterrean