eu
Durangoren argazkia

Durangaldeko erdi aroko herri hau mendi arteko haran eder batean lekutzen da, Urkiolako Natura Parketik hurbil. Gainera, arkitektura-ondare interesgarria du.

Informazioa:
   Turismo bulegoa  Kurutzesantu museoan

Kurutziaga, 38  48200 Durango

T: 94 603 39 38 / Email: turismo@durango.eus

   San Fausto jaiak  Urriaren 13 inguruan

Zer ikusi Durangon

Durangoren erakarpen nagusia Erdi Aroko hirigunea da, monumentu-multzo deklaratua.

Ibilbide turistikoa Lariz Dorretik hasiko genuke, metro gutxira Santa Ana Atea topatzeko. Durangoko Alde Zaharrean barnea jarraituko genuke Artekaletik, Uribarriko Andre Mariaren elizako atari ospetsura iritsi arte. Ondoren, Andre Maria kalean zehar jarraituko genuke, Kurutzesantu museora iritsi arte, Gurutze Santuaren Ermita antzinakoan lekutua, ezaguna dena Kurutziagako Gurutzea bertan dagoelako. Hantxe dago egun turismo-bulegoa. Bertan, Durangon zer bisitatu eta zer egin esango digute.

Lariz Dorrea

Hiri jauregi hori da egun Durangon kontserbatzen den eraikin zibil zaharrena. Bitxikeria modura, nabarmendu behar da 1483. urtean Isabel Katolikoak ostatu hartu zuela bertan, hiribildura hartako foruen zina egiteko egindako bisitan.

Uribarriko Andre Mariaren Basilika

Uribarriko Andre Mariaren Basilika Euskadiko obra monumental handienetako bat da, eta Monumentu Nazionalaren kategoria dauka.

Merezi du barnealdera sartzeak, baina eraikin hori zurezko aterpe ikusgarriagatik da ezaguna, Euskal Herriko handiena.

Santa Anako Arkua

Santa Anako Arkua Durangoko hiribildua inguratzen zuen antzinako murruan zeuden sei ateetan mantentzen den bakarra da. Estilo barrokoko arku bat da, aurreko arku errenazentista ordezten duena. Antzina “merkatuko ate” modura zen ezaguna, izan ere, bertatik ibiltzen ziren joan-etorrian Durango hornitzen zuten salgaiak.

Arku hori Santa Anako Plazan dago Santa Anako Elizaren alboan, arkitektura sakro barrokoaren adibidea. Plaza horretako beste zenbait eraikin interesgarri dira Santa Anako Errota Zaharra, Lejarza Jauregia, Zabala Etxea eta Arribi Jauregia.

Kurutzesantu museoa eta Kurutziagako gurutzea

Museoan Bizkaiko monumentuetako harribitxietako bat dago erakusgai. Kurutziagako Gurutzea, Monumentu Historiko Artistiko deklaratutako gurutzadura gotikoa.

Kurutziagako gurutzea pieza paregabea da, XV. mendean altxatua. Lau metro eta erdiko altuera du eta istorio bat kontatuz dago zizelkatua fustetik gurutzadurara arte.

Bere esanahiari dagokionez, hainbat bertsio daude; ziurrenik bere sinbolismoa Durangoko heretikoekin dago lotua, nahiz eta zenbait egilek Gurutze Santuaren kofradia eta ermitarekin lotzen duten. Beste batzuek bere funtzio mugalaria adierazten dute.

Egungo Durangori dagokionez, Ezkurdi Plaza da herriaren bihotza. Bertako kioskoarekin, iturri monumentalarekin eta plaza inguratzen duten eskulturekin, tokikoen topaleku eta aisiarako gunea da.

Hor dago Ezkurdi Jai Alai Pilotalekua, gaur egungo pilotaleku handi eta estalia. Dena den, Ezkurdiko aterpetara sartzeko dagoen murruan antzinako pilotalekuaren ezker hormaren errematea oroitarazten duen plaka bat dago.

Bisitatu Durango zure kabuz audio-gida turistikoekin

Durangoko Turismo Bulegoak “Durango zure kabuz” bisitatzeko audio-gida eta planoak ipintzen ditu bisitarien eskuragarri. Aukera horrekin hiribilduaren ondarea eta historia ezagut daiteke osteratxo bat ematen den bitartean, bakarka nahiz taldean.

Asko dira audio-gidak komentatzen dituen osteratxoak:

“Kontadazu Durango” ordubete eta laurdeneko iraupenarekin, Durangoko historia eta ondarea ezagutzeko.

“Aztarnak” 25 minutuko iraupenekoa, 1937ko martxoaren 31n Durangon egindako bonbardaketak utzitako aztarnak erakusten dituena.

Audio-gida alokatzeko prezioa: 1 €  Hizkuntza ugaritan entzungai.

Informazioa: 94 603 39 38 / turismo@durango.eus

Durangoko ibilbide eta paisaiak

Durangoko ingurune naturalak mendi-ibiliak eta BTT bidezko ibilbideak egiteko aukera eskaintzen die natura maite dutenei, hartako paisaia ederrekin gozatzen den bitartean.

“Urkiolako Natura Parkea”

Mito eta elezaharren gunea, urki eta kareharrizko tontorrena, Euskadiko harribitxi naturaletako bat da. Urkiolako tontorrak, bereziki Anboto, tontor gailena, ezinbesteko bisita dira Euskadiko mendizale eta alpinistentzat.

Anboto leku magikoa da. Ez dezagun ahantzi euskal mitologiaren arabera, bertan bizi dela Mari, Anbotoko Dama.

Urkiola eta Anboton barna egiteko mendi-ibiliez eta BTT bidezko ibilbideez gain, Durango beste ibilbide berde batzuetarako abiapuntua ere bada:

BBT bidezko ibilbidea OIZ mendia inguratuz

Ibilbide horrek, ia ibilbide guztian zehar asfaltatua, Durango inguratzen duten mendien ,Gorbeia mendiaren eta Urdaibaiko kostaldearen bista itzelak eskaintzen ditu.

Urkiolako Santutegia eta hiru gurutzeen begiratokia

Urkiolako gainean (Durangotik Gasteizerako errepidean), parkea zeharkatzen duten osteratxo guztien abiapuntuan, Urkiolako Santutegira abiatzen den bidegurutzea dago. Tenplua San Antonio Paduakoari eta San Anton Abadi eskainia dago. Elezaharraren arabera bertako lorategian dagoen harria meteorito bat da eta haren inguruan zazpi itzuli egiten dituenak bere maitea topatuko du.

Santutegia paisaia ederrek inguratzen dute. Nabarmentzekoa da “Gurutze Bidea”, pago arteko osteratxo labur bat, amaieran Atxarteko haizpitartean zabaltzen dena, Durangaldeako zonaldearen ikuspegi izugarri batekin.

Durangoko data eta ekitaldi nabarmenak

Durangoko Azoka. Doako sarrera

Durangoko Azoka Euskal Herriko kultur azoka garrantzitsuena da. Urtearen amaiera aldera ospatzen da, normalean abenduko zubiarekin bat eginez.

Gerediaga Elkarteak sortu zuen 1965ean euskarazko liburu eta diskoen inguruan. Urteen poderioz, euskal kulturako munduaren erakusleiho bilakatu da.

Ezinbesteko hitzordua da euskaldunentzat. Bertan berrikuntza kulturalak ezagutu, musikari eta idazleak bertatik bertara ezagutu eta azokako giroarekin gozatzeko aukera dago.

San Fausto jaiak

Durangoko patroiaren ohorezko jaiak urriaren 13aren bueltan ospatzen dira. Tipikoa da “Artopillek” banatzeko tradizioa: Durangon San Fausto jaietan soilik prestatzen diren gozoak. Izena barnean gorderik duten artoaren aletik hartzen dute.

Durangoko Turismo Bulegoak lagatako irudiak

Spotifyn ere zerrenda hau oparituko dizugu, gure hautaketarekin deskonexio une horretaz goza dezazun:

Hurbil dauden establezimenduak

Monkey´s Lab

(Durango)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.03 Km

Alex Bar

Plaza Eskurdi, 8 (Durango)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.15 Km

Caledonia Tavern

Askatasun, 3 (Durango)

Bizkaiko gaueko aisialdia | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.17 Km

Zero Bar

Andramari, 6 (Durango)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.17 Km

Lezuri

Fray Juan de Zumarraga, 13 (Durango)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.18 Km

Pausta Bar

Barrenkalea, 2 (Durango)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.18 Km

Arkarazo Taberna

Goienkalea, 1 (Durango)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.21 Km

Lekuberri Bar

Goien Kalea, 4 (Durango)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.23 Km

Udaberri Bar

Goienkalea, 10 (Durango)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.25 Km

Kobika Restaurante

San Ignacio, 8 (Durango)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.26 Km

Anboto Jatetxea

Goienkalea, 14 (Durango)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.27 Km

Bar Landako

Txibitena, 9 (Durango)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.36 Km

Hurbil dauden alojamenduak

Olajauregi

Kurutziaga Kalea, 52 (Durango)

0.31 Km

Silken Gran Hotel Durango

Gasteiz Bidea, 2 (Durango)

0.42 Km

Balneario Areatza

Askatasuna, 50 (Areatza)

7.78 Km

Ikestei Agroturismo

Iruzubieta, 3 (Markina-Xemein)

7.93 Km

Spa Etxegana

Barrio Ipiñaburu, 38 (Zeanuri)

9.10 Km

Hotel Iraragorri Etxea

Txomin Egileor 28 (Galdakao)

11.81 Km

Castillo de Arteaga

Gaztelubide, 7 (Gautegiz Arteaga)

12.58 Km

Ibis Budget Bilbao Arrigorriaga

Polígono Industrial Martiartu II, 1 (Arrigorriaga)

13.34 Km

Eman izena gure newsletterrean