eu
Zallaren argazkia

Enkarterrietan dago Zalla, Kadagua ibaiaren ertzean, eta oso ezaguna da lurreko produktu tradizionalak kontserbatu eta sustatzen dituelako, bertako “tipula morea” eta txakolina, esaterako.

Informazio interesgarria

Turismo bulegoa Tel.: 946 802 976 / E-mail: info@enkartur.net
Bisita gidatuak Tel.: 946 670 950 / E-mail: turismo@zalla.org

Zallan ikustekoak

Udalerri polit honen erdigunea bisitatu ondoren, baserriz betetako auzo lasaietatik paseatu eta paisaiaz gozatu ahalko dugu, baita txakolinaren upelategiak bisitatu ere.

Bisita Murga jauregian hastea gomendatzen dugu. XVII. mendeko etxandi zaharra da, gaur egun udaletxe modura erabiltzen dena. Burdin forjatuzko balkoiak eta fatxadan duen armarria oso ezagunak dira.

Zariketeko San Pedro

Baseliza hau Donejakue bidean dago eta oso ospetsua izan zen, sorginkeriari lotutako sineskerietan begizkoa desagerrarazteko ahalmena omen zuelako. Elezaharrak dioenez, sorginkeria desagerrarazteko, santuaren egunean baselizara bide batetik joan eta beste batetik bueltatu beharra zegoen.

Baseliza horri lotutako hainbat erritu eta kondaira daude, oraindik ere urtero abuztuaren 1ean gogoratzen direnak, baseliza inguratzea eta bi ateak zeharkatzea esaterako, begizkotik babestuta egoteko.

Baseliza, dohatsuaren etxea eta erromesek erabiltzen zuten iturria bisita ditzakegu, Zallako auzoetan barrena txangoarekin jarraitu aurretik.

Herrera edo Ibarra auzoa

Landa eremu hau aproposa da oinez zein zaldiz ibiltzeko. Terreros dorreak (Enkarterrietan hoberen kontserbatu den dorretxea), Urrutia jauregiak eta Mellako San Antonio baselizak (Bizkaiko ehorzte-kapera pribatuaren adibide) osatutako monumentu talde ederra dago bertan.

Bolunburu

Ibarra auzotik atera eta “Bolunburu” aurkituko dugu, Kadagua ibaiaren ondoan dagoen aisialdirako eremua, zerbitzuekin eta aparkalekuarekin.

Bertan gaudela, eremuaren freskotasunaz eta landarediaz gozatzeaz gain, beste monumentu talde bat bisitatzeko aukera ere izango dugu: Bolunburu dorretxeak (XV. mendekoa), Santa Ana baseliza pribatuak eta burdinolaren hondakinek osatutakoa.

Hurbil dauden establezimenduak

Mimetiz Bar

Avenida Hermanos maristas, s/n (Zalla)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.13 Km

Zalla Cervecera

Av Lanzagorta, 5 (Zalla)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

0.15 Km

El Porrón Restaurante

Calle de la Maestra Consuelo Robredo, 1 Aranguren (Zalla)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

0.99 Km

Mendiondo Jatetxea

Revilla (El Karral), 1 (Sopuerta)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

2.67 Km

Pintxo i blanco Bar

Martin Mendia, 5 (Balmaseda)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

3.19 Km

La Bodega Bar

Correría, 17 (Balmaseda)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

3.24 Km

Naru Bar

Martin mendia, 10 (Balmaseda)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

3.27 Km

Maite Asador

C/ Mamerto Allende, 9 (La Arboleda) (Valle de Trápaga-Trapagaran)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

6.32 Km

Hurbil dauden alojamenduak

Ibarra

(Zalla)

0.58 Km

Convento San Roque

(Balmaseda)

3.50 Km

komentu Maitea

(Gordexola)

3.61 Km

Adeko hotel

(Barakaldo)

6.77 Km

Ibis Barakaldo

(Barakaldo)

8.12 Km

Palacio Muñatones

(Muskiz)

8.39 Km

Puerta de Bilbao

(Barakaldo)

8.52 Km

Cruces Metro Rooms

(Barakaldo)

8.99 Km

Eman izena gure newsletterrean