Ostatuak Jan eta edan Planak Nortzuk gara Blog

Laidako hondartza Ibarrangelu izeneko udalerri bizkaitarraren parte da eta Urdaibaiko Biosferaren Erreserba barruan dago. 

Bere sakonera txikia da Laidako hondartzaren ezaugarri nagusietako bat, horrek benetan erakargarri egiten baitu haurrak dituzten familientzat.

Informazio interesgarria

Udalerria

Ibarrangelu

Jarduerak:

surfa, boleibola, piraguismoa, bela eta kometak

Sorosleen ordutegia

11:00 - 20:00

 

Mundakako itsasadarreko hondartzarik handiena

Urre koloreko hondar fina duen hondartza hau Mundakako itsasadarreko hondartzarik handiena da eta hainbat kirol jarduera egiteko aukera eskaintzen du, windsurfa, piraguismoa edo bela, esate baterako. Dena den, surfa aipatu beharra dago, zalantzarik gabe. Hondartza honetan longboard egiteko olatu bikainak eta kirol horretarako lagungarri suertatzen diren korronteak aurkituko dituzu. 

Mundakako ezkerreko olatu ospetsuak mundu osoko milaka surflari biltzen ditu eta hondartza honetatik joan gaitezke olatua sortzen den tokiraino. 

Laidako hondartzak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, hala nola dutxak, zerbitzu publikoak, aldagelak, ostalaritzako establezimenduak eta aparkalekua. Azken hori oso handia ez bada ere, goiz helduz gero kotxea aparkatzeko tokia egoten da.
Hondartza honetara kotxez zein autobusez iritsi gaitezke, azkeneko kasu horretan autobusa Gernikan hartuta.

Laidatik metro gutxira aurkituko dugu Lagako hondartza. Ur gardeneko hondartza hori euskal kostaldeko hondartzarik basatienetako bat da. Laga hiriguneetatik urrunago dago baina Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren barruan sartzen da eta bertako paisaia ikusgarria da. Oso gomendagarria da surfa praktikatzen hasi nahi dutenentzat.

Nola heldu

  •  Kotxez: Gernikatik Lekeitiorako BI 2238 errepidea hartuta. Gautegiz Arteaga parean Laga eta Laidako hondartzetarako bidea hartu behar da, hots, BI 3234 errepidea. Laidako hondartzara helduko gara lehenbizi eta 2-3 km gehiago eginez gero, Lagako hondartzara iritsiko gara.
  •  Trenez: Gernikatik ez dago bi hondartza hauetarako trenbiderik.
  •  Autobusez: Gernikatik, Bizkaibusen: 902 222 265, Gernika-Ibarrangelu linea

Inguruko establezimenduak

Atxarre Bar

Playa de laida s/n

Tabernak eta kafetegiak

0.76 Km (Ibarrangelu)

Pedro Bar

Goiko kalea, 42

Tabernak eta kafetegiak

0.88 Km (Mundaka)

La Leñera Bar

Sorkunde, 2

Tabernak eta kafetegiak

0.90 Km (Mundaka)

Bodegón Mundaka

Kepa Deuna, 1

Jan eta edan

0.96 Km (Mundaka)

Portuondo Asador Restaurante

Barrio Portuondo, s/n (Ctra. Gernika-Bermeo km.47)

Jan eta edan

0.96 Km (Mundaka)

Atxetak Bar

Benanzio Nardiz, 26

Tabernak eta kafetegiak

3.02 Km (Bermeo)

Kafe Loidxie Bar

Nardiz tar Benanzio, 11

Tabernak eta kafetegiak

3.04 Km (Bermeo)

Akatz Bar

Lope Díaz de Haro, 11

Tabernak eta kafetegiak

3.12 Km (Bermeo)

Oker Bar

Lope de Haro, 9

Tabernak eta kafetegiak

3.14 Km (Bermeo)

Toki Alai Bar

Aurrekoetxea, 14

Tabernak eta kafetegiak

3.19 Km (Bermeo)

Ostatuak

El Puerto


Puerto, 1

0.79 Km (Mundaka)

Portuondo


Portuondo Auzoa

0.96 Km (Mundaka)

Gametxo


Gametxo Auzoa 3

1.36 Km (Ibarrangelu)

Itsasmin Ostatua


Nagusia, 32

3.99 Km (Elantxobe)

Castillo de Arteaga


Gaztelubide, 7

6.62 Km (Gautegiz Arteaga)

Arimune


Bentako Plazea, 1

9.80 Km (Bakio)

Trinkete etxea aterpetxea


Eusebio Mº de Azkue, 5

15.46 Km (Lekeitio)

Piñupe


Avenida Pascual Abaroa, 10

15.53 Km (Lekeitio)

Zubieta


Atea s/n

15.69 Km (Lekeitio)

Silken Palacio Uribarren


Santa Elena Hiribidea

15.81 Km (Lekeitio)

mapa

Gure Newsletter-ari apuntatu