Ostatuak Jan eta edan Planak Nortzuk gara Blog

Udalerri bizkaitar hau Lea Artibai eskualdean dago eta bertako inguruek, jendeak eta tradizioek bisitatzeko moduko leku bilakatzen dute.

Informazio interesgarria

Lekeitioko Turismo Bulegoa

Independentzia enparantza
z/g - 94 684 40 17

Jaiak

Datak

Jaiak - San Pedro jaiak

Ekainaren 29tik uztailaren 1era

Jaiak - San Antolin jaiak

Antzar eguna

Irailaren 1etik 8ra

Irailaren 5ean

 

Bizkaiko kostaldeko arrantza herririk pintoresko eta xarmagarrienetako bat da Lekeitio. Arrantza tradizioz beteriko herri honetan arrantzaleen kulturak bizirik dirau bertako kaleetan eta herritarrengan.

7.400 biztanletik gorako herri hau Bizkaiko Golkoaren ertzean dago eta helmuga turistiko erakargarria da, bertako paisaiak eta bi hondartza handiak direla eta. 

 

Lekeition ikustekoak

Portua

Portua da Lekeitioko tokirik erakargarrienetako bat. Gaur egun iraganeko arrantza-ontzien flota eta joan-etorria ikusten ez badira ere, udalerri hau berezi egiten duten arrantza-ontzien esentzia eta xarma mantentzen ditu oraindik.

Momentu oro da ona portutik paseatzeko eta arrantzaleak arrantzan ikusteaz gain, emakumeek Santa Katalina itsasargian arrainez beteriko ontziak nola hartzen dituzten ikusteko.

Puerto de Lekeitio

Hirigune historikoa

Lekeitiora bazoaz, hirigune historikoa ere bisitatu beharko duzu ezinbestean. Harrizko kaleetan barrena bazoaz, denboran atzera egingo duzu eta arrantzaleen etxeak, jauregiak, jauretxeak, marinelen etxeak eta komentuak ikusiko dituzu bidean. Hirigune historikoak Erdi Aroko zantzua mantendu du eta bertatik paseatzen joan ahala, denboran atzera egin duzula irudituko zaizu.

Jasokundeko Andra Mariaren basilika

Lekeitio erakargarri egiten duen beste elementu bat da Jasokundeko Andra Mariaren basilika. Harrigarria da bere tamainagatik eta estilo gotikoagatik, gargolekin eta horma bularrekin, hiriaren erdi-erdian. 

Lekeitioko hondartzak

Lekeitioko hondartzak, Isuntza eta Karraspio izenekoak, hirigunean kokatuta daude eta erraza da haietaraino iristea. Isuntza Lekeitioko hirigunean bertan dago eta paseatzeko eremuaz gain, bista onak eskaintzen dituzten establezimenduak dauzka.
Sorosle zerbitzua, hiriko aparkalekuak, komun publikoak eta dutxak daude bi hondartzetan. 
Pribilegiatua sentituko zara San Nikolas uhartearen panoramika bikaina aurrean duzunean. Oinez joan zaitezke irlara, mareak behera egindakoan.


Baina horiek ez dira Lekeitio erakargarri egiten duten gauza bakarrak. Badaude monumentuak eta eraikinak ere, Turpin dorrea, Uriarte jauregia, Dorre Zaharra (Lekeitioko eraikinik zaharrena), Uribarria jauregia, hiribilduak jasandako hainbat eta hainbat sutetatik babesteko eraiki zen su-hesia, eta azkenik, Ondarzabal Hondartza izeneko arrantza-ontzia, eraberritu ostean museo bilakatu zena.


Lekeitiora egindako bisita amaitu aurretik, poteorako tabernetara joan eta hartu zerbait pintxo tradizionalekin batera. Gure webguneko "Jan/Edan" atalean inguruko gastronomiarik onena eskaintzen duten tabernak eta jatetxeak agertzen dira.

Faro de Santa Catalina

Inguruko establezimenduak

Egaña Restaurante

Antiguako ama, 2

Jan eta edan

0.24 Km (Lekeitio)

Guzurmendi Bar

Arranegi Kalea, 2

Tabernak eta kafetegiak

0.35 Km (Lekeitio)

Lagunak Zulo Bar

Av Abaroa, 18

Tabernak eta kafetegiak | Gau-aisia

0.49 Km (Lekeitio)

Guria Bar

Avda. Pascual Abaroa, 14

Tabernak eta kafetegiak

0.54 Km (Lekeitio)

Ibai Gane jatetxea

Oleta auzoa, s/n

Jan eta edan

2.61 Km (Amoroto)

Arriola Jatetxea

Erribera, 87

Jan eta edan

6.89 Km (Berriatua)

Itxas Ondo Bar

Belenengo Kalea, s/n

Tabernak eta kafetegiak

6.94 Km (Ea)

Amarratza Bar

Ibaiondo, 13

Tabernak eta kafetegiak

7.56 Km (Ondarroa)

Zamora Etxea Bar

Iñaki deuna, 43

Tabernak eta kafetegiak

7.80 Km (Ondarroa)

Batzoki Ondarroa

Artabide, 36

Jan eta edan

7.82 Km (Ondarroa)

Ostatuak

Trinkete etxea aterpetxea


Eusebio Mº de Azkue, 5

0.34 Km (Lekeitio)

Silken Palacio Uribarren


Santa Elena Hiribidea

0.42 Km (Lekeitio)

Piñupe


Avenida Pascual Abaroa, 10

0.56 Km (Lekeitio)

Metrokua


Playa Karraspio

0.67 Km (Mendexa)

Zubieta


Atea s/n

0.87 Km (Lekeitio)

Leagi Camping & Bungalows


Leagi Auzoa, 4

1.76 Km (Mendexa)

Itsasmin Ostatua


Nagusia, 32

11.91 Km (Elantxobe)

Ikestei Agroturismo


Iruzubieta, 3

12.30 Km (Markina-Xemein)

Castillo de Arteaga


Gaztelubide, 7

12.49 Km (Gautegiz Arteaga)

Gametxo


Gametxo Auzoa 3

14.51 Km (Ibarrangelu)

mapa

Gure Newsletter-ari apuntatu