Ostatuak Jan eta edan Planak Nortzuk gara Blog

"Pintxotan joatea" ohitura bat baino gehiago da, bizimodua ere baita. Bizkaian, Euskal Herriko gainerako tokietan bezalaxe, lagunekin "poteoan ibiltzeko" geratzea da ohitura, hau da, taberna desberdinetatik ibilbidetxoa egitea ardo bat edo txakolin bat hartzeko eta horiekin batera bizpahiru pintxo edo mokadu txiki hartzea. Toki askotan ibilbideak ere egiten dira eta prezio bereziak eskaintzen dira astean behin, "pintxo-pote" izenarekin.

Gure gastronomiaz gozatzeko modu berezia da, lagunak ikusteko, hitz egiteko eta erlazionatzeko modu informala, eta bide batez taberna bakoitzaren berezitasunak dastatzekoa.  Ohitura hori hain dago errotuta, jada ez dela beharrezkoa koadrilarekin geratzea. Izan ere, normalean egoten garen tabernetara joatea besterik ez dugu lagunak aurkitzeko, pintxo izeneko jaki on hauez beteriko barra baten aurrean.

Hasiera batean anoa mugatuak zirelako eta txotx batekin ogi xerra batetara iltzatuta egoten zirelako deitzen dira pintxo. Gaur egun, pintxoz beteriko barra ederretan hainbat pintxo desberdin aurki ditzakegu, betiko gildetatik hasi eta egile-pintxorik landueneraino, miniaturazko gastronomia benetan.

Hemen aurkituko dituzu ohitura honetaz gozatzeko tabernarik adierazgarrienak.

Compartir

Échale un vistazo a este restaurante de Disfruta Bizkaia: Keriran Irish tavern

Facebook

Twitter

WhatsApp

Email

Copiar enlace

Establezimenduak

Uribe Kosta - Casa de Marinos Restaurante

Erribera, 13

Jan eta edan | Tabernak eta kafetegiak

Plentzia

La Capi Gourmet

Plaza Juan José Mendizabal, 1

Tabernak eta kafetegiak

Santurtzi

mapa

Gure Newsletter-ari apuntatu