Ostatuak Jan eta edan Planak Nortzuk gara Blog

Bermeo eta Bakioren artean dago Gaztelugatxeko San Juan baseliza, Kantauri Itsasoan dagoen Gaztelugatxe uhartetxoan eraikitako baseliza. Bizkaiko tokirik politenetako bat ezagutu nahi baduzu, ezin duzu bisita hau galdu.

Informazio interesgarria

Jaiak eta ospakizunak 

Data

Donibane eguna

Ekainaren 24an. Erromeria tradizionala egiten da, batez ere Bermeoko biztanleen artean ospetsua dena.

Loiolako San Inazioren eguna

 Uztailaren 31n. Erromeria tradizionala egiten da Arrietatik.

Donibane lepomoztuaren eguna

Abuztuaren 29an. Erromeria tradizionala egiten da Bakioko portutik.

Baselizaraino heltzeko, ia 250 eskailera dituen bide estu bat dago, kostaldea eta Gaztelugatxeko San Juan lotzen dituena.
Esfortzu handia egin behar den arren, guztiz gomendagarria da baselizaraino igotzea eta bista ikusgarriez gozatzea sari modura, Gaztelugatxe uhartetxoa osatzen duten arroken goialdetik. 

Gaur egun ikus dezakegun baseliza ez da jatorrizkoa. Izan ere, hainbat erasoaldi eta sute pairatu ditu urteetan zehar eta ondorioz, hainbat aldiz berreraiki behar izan dute. 
Eskaileren goialdean baseliza bat izango duzu zain eta barruan, itsasontzien hondoratzeetatik bizirik atera diren marinelen eskaintza ugari ikusiko dituzu. Eliza txiki hau X. mendekoa da eta Donibaneri eskainita dago. Normalean, bisitariei itxita egoten da. 
Bermeoko paraje bakan hau bisitatzea ezinbestekoa da Bizkaia bisitatzen baduzu. 


Tradizioak zera dio...

Goraino heltzen zarenean, ez ahaztu kanpaia hiru aldiz jotzea eta desira bat eskatzea. Hori egiten baduzu, zure desira egia bilakatuko dela dio tradizioak. Antzina horixe egiten zuten ugalkortasuna eskatzeko eta izpiritu txarrak edo buruko minak uxatzeko. 

Aholku praktikoak

Bertaraino kotxez joango bazara, Gaztelugatxeko San Juanen aparkalekua dagoen arren, egunero heltzen diren bisita guztietarako oso txikia dela jakin behar duzu, batez ere autobus turistikoak hartzen baditu. Hori dela eta, kotxea gorago uztea eta eskailerak hasten diren zubiraino oinez jaistea gomendatzen dizugu.

Bestalde, hobe duzu arropa eta zapata erosoak eramatea eta jateko zerbait hartzea, baselizara heltzen zarenerako.

Inguruko establezimenduak

Eneperi Jatetxea

Barrio San Pelayo, 80

Jan eta edan | Tabernak eta kafetegiak

0.66 Km (Bakio)

Kresala Bar

Basigoko Bide Nagusia, 116

Tabernak eta kafetegiak

2.15 Km (Bakio)

La Bakiense Restaurante

San Pelaioko Bidenagusia, 35

Jan eta edan | Tabernak eta kafetegiak

2.31 Km (Bakio)

Gotzon Jatetxea

Luzarragako Bidea, 2

Jan eta edan | Tabernak eta kafetegiak

2.40 Km (Bakio)

Kai Bar

Zarrakoa bidea, 7

Tabernak eta kafetegiak

2.92 Km (Bakio)

Birjilanda Taberna

Zarrakoa, 7

Jan eta edan | Tabernak eta kafetegiak

2.92 Km (Bakio)

Itxas Ondo Bar

Zarrakoa, 9

Tabernak eta kafetegiak

2.93 Km (Bakio)

Txoberne Taberna

Anbietako Barrenkalea, 3

Tabernak eta kafetegiak

3.20 Km (Bakio)

Izaro Irish Pub

Plaza Lamera, s/n

Tabernak eta kafetegiak | Gau-aisia

5.60 Km (Bermeo)

Cannon Restaurante

Alto Sollube - B.Mañuas

Jan eta edan

5.66 Km (Bermeo)

Ostatuak

Arimune


Bentako Plazea, 1

2.54 Km (Bakio)

El Puerto


Puerto, 1

8.28 Km (Mundaka)

Portuondo


Portuondo Auzoa

8.97 Km (Mundaka)

Gametxo


Gametxo Auzoa 3

10.23 Km (Ibarrangelu)

Itsasmin Ostatua


Nagusia, 32

12.76 Km (Elantxobe)

Arrien Gorliz


Urresarantse Bidea 15

13.41 Km (Gorliz)

Uribekosta - Casa de Marinos


Eribera Kalea, 13

13.94 Km (Plentzia)

Bahía de Plentzia


Erribera, 29

14.08 Km (Plentzia)

Castillo de Arteaga


Gaztelubide, 7

14.99 Km (Gautegiz Arteaga)

Zearreta Barri


Bide Nagusia 16

15.17 Km (Barrika)

mapa

Gure Newsletter-ari apuntatu