Bizkaiak gustu guztietarako planak eskaintzen dizkigu: itsasokoak, mendikoak, gastronomikoak, tradizionalak eta abangoardiakoak. Hori guztia, ingurune eroso eta esploratzeko erraz batean.

 

Kostaldeaz gozatu nahi baduzu, ezin dituzu bisitatu gabe utzi Plentzia, Gorliz edo Sopelako hondartzak. Horietan, lasai-lasai itsasoaz gozatzeko aukera izango duzu. Mendizaleentzat, Urkiolako Parke Naturala edo Gorbeiako Parke Naturala bisitatzea esperientzia ahaztezina izango da, bertako paisaia eta ibilaldi ikusgarriei esker. Gastronomiaren maitale amorratua bazara, Bilboko Alde Zaharreko tabernetan pintxoak dastatzea edo gure jatetxeak bisitatzea gomendatzen dizugu. Tradizioak nahiago dituztenentzat, ez galdu Aste Santua Bilbon, bertako prozesio eta kultur ekitaldiekin. Eta ipurterreenek, berriz, ezinbestean egin behar diote bisita Guggenheim Museoari –arte garaikidean mundu mailako erreferentea baita–, edo barneko edo kostaldeko herri eta txoko magikoetan txangoak. Aukeratzen laguntzeko, plan batzuk bildu ditugu Aste Santu honetan Bizkaira egingo duzun bisitaz ahalik eta gehien gozatzeko:

Ezagutu Balmasedako Pasio Bizidunaren historia eta agertokiak.

Bizkaiko Aste Santuko tradizioak aipatzen direnean, nahitaez gogora dator Balmasedan egiten den Pasio Bizidunaren antzezpena.

Ekitaldi horretan herri osoak parte hartzen du, eta hiribildua eszenatoki bizidun bihurtzen da. Unerik nabarmenenak Ostegun Santuko gaua eta Ostiral Santuko goiza dira, hau da, Azken Afariaren eta Pilatoren Epaiketaren antzezpenak (ikusteko sarrera eskatzen den ekitaldi bakarrak).

Balmasedako Hirigune Historikoa zeharkatzen duten jarduera, prozesio eta gurutze-bide gehienak jendearentzat irekiak dira, eta benetan ikaragarriak. Zalantzarik gabe, bizitzan behin gutxienez ikustea merezi duen zerbait. Programari eta sarreren erosketari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu Balmasedako Via Crucis Viviente elkartearen webgunea.  

Aprobetxatu Aste Santua Uribe eskualdeko txokoak ezagutzeko.

Uribe eskualdea 23 udalerrik osatzen dute, eta jarduera turistikoen eta aisialdikoen eskaintza zabala dute. Bilbotik kilometro gutxira, Uribek kostaldeko eta barnealdeko paisaia erakargarriak ditu, tradizioa eta modernitatea uztartzen dituztenak. Besteak beste, Bakio, Barrika, Gorliz, Jatabe, Meñaka, Mungia, Plentzia, Sopela eta Urduliz udalerriak daude bertan.

Batzuk ezagun dituzu agian, baina beste batzuek harritu egingo zaituzte, bakoitzak bere sekretu ezkutuekin. Aste Santu honetarako, Uribek bisita gidatuak eta hainbat jarduera antolatzen ditu, egun hauetan zehar esploratzeko eta gozatzeko. Parapente-hegaldi zirraragarriak Bizkaiko kostaldean, flyschera eta beste ibilbide geologiko batzuetara bisitak, surf- edo eskalada-ikastaroak, bisita gidatuak, herrietako azokak, eta askoz gehiago.

Aurkitu Uribeko blogean 2024ko Aste Santurako jarduera bereziak, gustu eta aurrekontu guztietarako. Guk bi plan aukeratu ditugu Uribeko Aste Santu honetan tokiko kultura eta tradizioetan murgiltzeko:

Txakolinaren museora bisitak: munduan parerik ez duen ardoa

Bizkaiko Txakolina bertako benetako harribitxia da, bere nortasuna duen ardo zuri aparta, Hondarribi Zuri mahats autoktonoarekin ekoitzia. Gainera, txakolin beltzak egiten dira Hondarribi Beltza barietatearekin, eskualdeko klimak eraginda (kostaldea eta mendia). Txakolinaren ezaugarriak eta ekoizpen-prozesua ikus-entzunezkoen eta baliabide elkarreragileen bidez aztertzera gonbidatzen zaitugu, Txakolinaren Museora eta inguru horretako beste upategi batzuetara egindako bisitan.

Bakion Txakolingunea bisitatu ahalko duzu, txakolinaren museoa.

Noiz? Urte osoan, baina Aste Santuan egunero egongo da zabalik: 10:00-15:00 eta 16:00-17:00

Museoko bisita gidatuaz gain, txakolina dastatzeko askotariko aukerak eskaintzen dituzte

Erreserba egitea gomendatzen dugu. Informazioa eta erreserbak: 946.02.85.13  /  txakolingunea@bizkaia.eus

Txakolingunea ez ezik, Uribe inguruan zenbait txakolin-upategi ere badaude, eta horiek ere bisitak eskaintzen dituzte, dastatzea barne.

Plentzia: arrantzale-tradizioko herri atsegina

Plentzia ospetsua da Bizkaian, bere hondartzagatik, itsasadarrean zeharreko porturainoko pasealekuagatik, giroagatik eta gastronomiagatik. Hala ere, gutxik ezagutzen dute Hirigune Historikoko kale eta eraikin estuen xarma berezia. Eman izena, falta barik, turismo bulegoan, Aste Santurako antolatu duten bisita gidatu berezirako!

Bisita gidatuak Plentziako Hirigune Historikoan, martxoaren 31n, igandea, 12:00etan (doan)

📞 946.774.199 /  📩 turismo@plentzia.eus

➕ 2024ko Aste Santurako plan berezia: Ez galdu Plasentia de Butrón Itsas Museora bisita gidatua.

Bisitatu aldi baterako erakusketa (martxoaren 31ra arte) “Kantabria: Burdina eta Gatza”, Kantauri itsasoan izandako 16 hondoratzeei eta haien kontakizunei buruzko erakusketa, 100 metrorainoko sakoneran ateratako argazki ikusgarriekin.

Informazioa eta erreserbak: 📞 946.773.725  /  📩 contacto@museoplentzia.org

😋 … eta aprobetxatu aukera, Plentziako taberna eta jatetxeetan bazkaltzeko edo hamaiketakoaren orduan txibierroak jateko.

Bueltan daude Gaztelugatxeko Donienera bisitak, doako erreserbarekin

Asteburuetan eta denboraldi altuko egunetan, hala nola Aste Santuan eta Pazko astean, sarrera kontrolatuko da eta Gaztelugatxera bisita egiteko hitzordua erreserbatu beharko da.

Inguruan paseatzea eta Gaztelugatxeko Donieneko ermitaraino igotzea doakoa da oraindik, baina bisitari-kopurua kontrolatua eta mugatua da. Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxera egiten diren bisitak kontrolatzeko sistema bat ezarri du, biotopoa babesteko eta segurtasuna bermatzeko. Ez ahaztu errespetatu eta babestu beharreko naturagunea dela!

Bizkaira bazatoz eta ez baduzu bisitatu gabe utzi nahi, ikusi artikulu hau. Bertan, Aste Santu honetan bisitak egiteko moduari buruzko guztia azalduko dizugu.

Kultura, ondarea eta itsas tradizioak Santurtzin eta Portugaleten

Aste Santuko opor hauetan Bilbotik hurbil bazaude, falta gabe hurbildu Santurtzira, sardina-saltzaile ospetsuen jaioterrira. Nork ez du gogoratzen «desde Santurce a Bilbao…» abestia? Ezagutu itsas kultura bi bisita berezi hauekin:

Arrantzaleen enkante antzeztua marinelen Santurtzin

Herriko marinelen iragana ezagutzeko aukera izango duzu, Santurtzi Itsas Museoak antolatutako arrain-enkante alai batean parte hartuz, antzinako eran, sardina-saltzailearen eta bertako beste pertsonaia batzuen eskutik.

Non? Santurtzi, arrantzaleen portuan

Noiz? Martxoak 29 (ostirala) eta 30 (larunbata), 12:30ean

Prezioa: 2 €

Erreserba egin behar da: 94 483 94 94 /  turismo@santurtzi.net

Agurtza arrantza-ontzira bisitak

Agurtza gure kostaldeko arrantza tradizionaleko azken ontzietako bat da, gaur egun ontzi-museo eta arrantza-teknikak interpretatzeko zentro bihurtua. Bisita gidatu honetan euskal arrantzaleen lana eta bizimodu gogorra ezagutuko dituzu.

Aste Santu honetan luzatu egin dira Agurtzako bisiten ordutegiak

Non? Santurtzin, Victoria Erregina pasealekuan.

Noiz? Aste Santuko egunetan, 11:00etan eta 12:30ean. Erreserba eska dezakezu VisitSanturtzi webgunean.

Prezioa: 2,50 € 5 urtetik beherako haurrentzat dohainik. Murriztua 1,50 € (65 urtetik gorakoak 5 eta 17 urte bitarteko haur eta gazteek)

➕ Kontsultatu Agurtzarako eta Itsas Museumerako sarrera konbinatua.

Txangoa Omako Basora

Omako Basoa, Omako Baso Margotua edo Baso Margotua, leku magikoa da, eta bertan kultura eta natura uztartzen dira zuhaitzak apaintzen dituzten artelanen bidez. Omako pinturak mihise batean bizi direla dirudi, eta ikusle guztiak liluratzen dituzte, Bizkaiko eta Euskadiko leku magikoenetako bat bihurtuz. Bai ala bai ikusi behar den leku zoragarria da.

Basoan sartzean, zuhaitzen arteko unibertso magikoan murgilduko gara, eta hainbat irudi harrituko ditugu urrats bakoitzean. Zuhaitz batzuk benetako artelanak dira; beste batzuk, berriz, harrituta uzten gaituen ikusizko konposizio konplexu batean elkartzen dira. Baina abentura ez da hor amaitzen! Gure kokapenaren arabera, forma horien pertzepzioa aldatu egiten da eta gure begien aurrean eraldatzen doa, sorkuntzaren parte izatera eta gure erara interpretatzera animatuz.

Nabigazio-egunkariak eta autobus-zerbitzu bat Aste Santuan:

Martxoaren 23tik aurrera, Basoko maparekin batera, Omako Basoari buruzko bitakora koadernoa banatuko da euskaraz eta gaztelaniaz. Erreserba Santimamiñe-Oma haitzuloaren arreta-puntuan baliozkotzean bakarrik emanen dira gida berezi horiek. Izakinak agortu arte entregatuko da. Aparkatzeko mugak direla eta, martxoaren 28tik apirilaren 1era Gernikatik Santimamiñeko aparkalekuraino doan autobus-zerbitzua eskainiko da 9:00etatik 13:00etara. Zerbitzu hau erabiltzeko, beharrezkoa da bisitatzeko erreserba erakustea.

Autobusen ordutegiei buruzko informazio zehatza: bizkaia.eus/es/bosque-oma.

Leku magiko hau ezin hobea da abentura bila dabiltzan familientzat, forma eta kolore bakarrez apaindutako zuhaitzekin. Zure kabuz edo gida aditu batekin azter dezakezu, 94 465 16 57 telefonora deituta edo helbidera mezu bat bidalita.

Gehiago jakin nahi duzu baso magiko honen sorrerari eta historiari buruz? Artikulu honetan.

Ezagutu Lea-Artibai eskualdea

Itsas kulturak oraindik bizirik dirauen eta bisitatzea gustatuko zaizun Bizkaiko kostaldeko beste herri bat Lekeitio da, Lea-Artibai eskualdekoa. Hondartzaz, arrantza-portuaz eta giroaren xarmaz gain, Aste Santu honetan bertako turismo-bulegoak proposatutako plan bereziez gozatu ahal izango duzu: bisita gidatuak, multiabentura, ondarea… Hemen dituzu Bizkaiko inguru eder honetan egiteko gure plan gogokoenetako batzuk:

Bisitatu Lekeitio

Hasi eguna Lekeitioko Hirigune Historikoa ezagutuz (jauregiak, dorretxeak, ermitak, marinelen etxe zaharrak, Santa Maria basilika, etab.), Garraitz uharteraino joan edo Santa Katalina itsasargia bisitatu. Hau Euskadin bisita daitekeen lehen itsasargia da, eta bakarra. Han, bertako itsas historia eta kultura-kontuak ikasiko dituzu.

  • Bisita gidatuak Santa Katalina Itsasargira: Martxoak 28tik Apirilak 4ra arte – 10:00 – 14:00

Nagusiak 6€ – Haurrak eta jubilatuak: 4.5€

  • Bisita gidatuak Lekeition (+15 pertsona): Martxoak 28 / Apirilak 7

Astehelena: 10:00etatik 14:00etara Osteguna, Ostitala, Larunbata eta Igandea: 10:00-13:00 eta 16:00- 19:00

Prezioa: 4€ (12 urte baino gehiago)

📞Turismo bulegoa: 946.844.017 / 📩 turismo@lekeitio.eus

Visitas guiadas en Ondarroa

  • Ondarroako turismo bulegoak, bisita gidatuak antolatu ditu, gure kostaldeko txoko txiki hau hobeto ezagutzeko.

Noiz? Martxoak 28, 29, 30 eta 31 – 12:00etan

 Kontaktua eta erreserbak: 📞 946831951 / 📩 turismobulegoa@ondarroa.eus

  • Kresaltartin Turismo Neskatillak ere bista gidatuak antolatu dituzte, dastaketa txiki bat egiteko aukerarekin (+ 10 pertsona) Ondarroako portutik eta kofradiatik, euren lana hurbiletik ezagutzeko.

Noiz? Martxoak 28/ Apirilak 1. 11:00- 13:30 eta16:30-20:00.

  Prezioa: 12€ dsataketarekin / 8€ bisita bakarrik.

📞 635738910 – 605756290 / 📩 turismo@lekeitio.eus

Conoce Markina-Xemein

Erdi Aroko herri hau Euskal pilotagatik eta Donejakue bideagatik ezaguna, bisitatu eta bertako monumentu nazionalekin (eliza eta hilerria) liluratu.

  • Axpe Sagardotegian bisita gidatuak.

Noiz? Larunbat eta igandeetan.

Precio:  4 urtetik 17 urtera arte: 5€ / 17 urte baino gehiago: 10€

📞 655734625

Abentura parkea y bisita gidatuak Mendaxako errotan

  • Torolina Mendexa Abentura Park-ean. Martxoak 28 /Apirilak 7. 10:30- 19:30 (17:00 etan sartzeko azken ordua).

📞 688856283 – Prezioak kontsultatu.

  • Marierrota: Mendexako itsas-errotara bisita gidatuak. Martxoak 28 /Apirilak 1. 10:00 -14:00 – Dohanik.

📞 946844017

📞 Turismo Bulegoa:  946.844.017 / 📩 turismo@lekeitio.eus

Ezagutu Gernika, historia baino askoz gehiago!

Gernika, bakearen eta kulturaren ikur, Bizkaiko eta Euskal Herriko historian izan duen rol nabarmenagatik da ezaguna. Gernikako Arbolaz gain, hiri honek erakargarritasun turistiko ugari ditu. Aste Santu honetarako, turismo-bulegoak plan ugari ditu bisitarientzat. Jarraian, Aste Santuko opor hauetan Gernikaz gozatzeko ezinbestekoak direnen hautaketa bat aurkeztuko dizugu:

Gernikako Batzar Etxea eta Arbola doan bisitatu

Gernikara, eta are gehiago, Bizkaira bazatoz, ezinbestekoa da Gernikako Batzar Etxeari eta Gernikako Arbolara bisita egitea (haren azpian biltzen ziren Bizkaiko herriak beren legeak egiteko, eta gaur egun bertan egiten dute Lehendakariak eta Ahaldun Nagusiak beren karguen zin-ekitaldiak).

Bisita-ordutegiak (doan) hauek dira: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Aurrez erreserba egin behar da.

Aholku bat: Gernikako Arbolara bisita egin ondoren, Europako Herrien Parketik paseatu, ondo-ondoan baitago. Ingurune naturalaz gain, Eduardo Chillidaren eta Henry Mooreren eskulturetaz gozatu ahal izango duzu.

Bisita gidatuak Gernikan

Casa de Juntas y Árbol de GernikaGernikako Batzar Etxea eta Arbola ezagutzeaz gain,  Turismo Bulegoak Gernika ezagutzeko antolatu dituen bisita gidatuak egin daitezke. Bisita hauetan, zeramikaz egindako Guernica margolanaren horma-irudia ikustea ezinbestekoa da.

Prezioa: 2,65 € Ezinbestekoa da turismo-bulegoan erreserba egitea:  📞 94.625.58.92  /  📩 turismo@gernika-lumo.eus

➕ Era berean, galdetu Bakearen Museoaz eta Euskal Herria Museoaz, Gernikako Turismo Bulegoan.

Gernika familian ezagutzeko jokoa

Eta haurrekin planak egin nahi badituzu, hemen duzu Gernika familiarekin bisitatzeko plan dibertigarria. Turismo bulegoan doan emango dizute 7 urtetik gorako haurrentzako (… eta familia osoarentzako) jolas interaktibo bat, plano batekin, pegatinekin eta Marco Topo webgunearen helbidearekin; bertara sartuta, jolastu, lekuak aurkitu eta galderak asma ditzakezu. Interneterako konexioa duen mugikor bat besterik ez duzu behar, eta leku askotan Gernikako doako wifia ere erabili ahal izango duzu.

Plan horiek guztiak kontsulta eta erreserba ditzakezu Gernikako Turismo bulegoan: 94 625 58 92​ / turismo@gernika-lumo.net​

Aholkua: Gernikaz gozatzeko egun osoa beharko duzunez, gure webguneko taberna eta jatetxeen gidan aurkituko duzu non jan eta edan.

Ezagutu Gorbeiako paisaiak, kultura eta tradizioak

Bilbotik 20 minutura dago Gorbeia, Euskadiren bihotz berdea. Gorbeiako Parke Naturalak eta inguruko herriek osatzen duten leku turistiko honek natura, tradizioa, aisia eta gastronomia eskaintzen dizkigu.

Aste Santu honetan, Gorbeian, bertako paisaiaz gain, abentura, folklorea, gastronomia eta erlaxazio hutseko uneak uztartzen dituzten plan eta esperientziez ere gozatu ahal izango duzu, hala nola, artzain edo erlezain izatea egun batez, baserri tradizional batera bisita gidatuak egitea, edo naturako jarduerak. Aste Santu honetarako bat aukeratu dugu, baina www.gorbeiaeuskadi.com webgunean gehiago aurkituko dituzu.

Antzasti museoa bisitatu: euskal baserri bat Diman

Denboran zeharreko bidaia batean murgildu, landetxe tradizionaletik etxe modernoetarako bidaia. Ibilbide honetan, benetako baserri tradizional bat eta belle époque-ko Bilboko erdialdeko etxebizitza baten barnealdea esploratuko dituzu.

Noiz? Matxoaren 28 eta 29an, 11:00etan

Prezioa: Helduak 8,5 € (12 urtetik aurrera) Haurrak 4,5 € (6 eta 11 urte bitartean).

Informazioa eta erreserbak: 657 704 207.

Ezagutu Enkarterri eta Pozalaguako «lurpeko katedrala»

Enkarterri ezaguna da bista ikusgarriengatik eta txoko bakoitzean dauden ezustekoengatik, non itsasoa eta mendia paisaia paregabean elkartzen diren. Bertako herriak bisitatzea ia beste garai batera bidaiatzea bezalakoa da: kale harriztatuak, Erdi Aroko zubiak, kobazulo paregabeak, paisaia ikusgarriak… Aukera eta plan ugari, zalantzarik gabe, Bizkaira bisitan bazatoz galdu ezin dituzunak.

Karrantza Haranean dagoen Pozalaguako haitzuloa naturaren mirari bat da, «lurpeko katedrala» deitzen diotena. Estalaktita eszentrikoen kontzentraziorik handiena du munduan; haztean, grabitateari aurre egin eta mosaiko liluragarria sortzen dute.

Noiz? Aste Santua eta Pazko Astea

Prezioa: Helduak 10 € (12 urtetik aurrera) Haurrak 6 € (6 eta 11 urte bitartean). Eta 6 urtetik beherakoentzat dohainik.

Informazioa eta erreserbak: 649 811 673 – www.cuevadepozalagua.eus

Bisitatu Urduña, Erdi Aroko hiria

Bilbotik 40 kilometrora dago Bizkaiko lurralde historikoko Erdi Aroko hiri bakarra. Egun hauek aprobetxatu Urduñaren garrantzi historikoa, berezitasunak eta bitxikeriak ezagutzeko, baita bertako ondare historiko-monumentala ere.

Nola? Urduñako Gune Historikora bisita gidatua eginez.

Noiz? Larunbatetan, 12:00etan

Prezioa: 5 € (dohainik 16 urtera arte). Urduña Turismo webgunean erreserba dezakezu

💡 Ez galdu Foruen Plazan dagoen arkupeko sabaiko horma-irudiak.

Informazio gehiago Urduña Turismon: 945 38 43 84

Ezagutu Getxo ibilaldi atsegin batekin

Ziur gaude Getxoren berri duzula: hondartza apartak eta ondare historiko baliotsua direla-eta, erakargarritasun turistiko handia duen udalerri ezaguna. Bilbotik 20 minutura besterik ez dago. Aste Santu honetan, ezinbesteko den Bizkaia Zubia bisitatzeaz gain, ezin dituzu galdu Getxok eskaintzen dituen beste txoko asko.

Bisita autogidatua Etxe Handien pasealekuatik

Turismo en Getxo - Planes qué hacer en BizkaiaAreetako eta Arriluzeko kaietan zehar ibilladi polit bat egin dezakezu, Getxoko Areeta auzoko urrezko urteetara bidaiatuz. Han, jauregi-arkitekturako eraikin adierazgarrienak ikusi ahal izango dituzu. Ibilbidean zehar, informazio-panelak aurkituko dituzu, eraikinetaz eta haien arkitekturaz gehiago ezagutzeko.

Non? 2.3 km-ko pasealeku hau sarbide errazeko bi punturen artean igarotzen da. Txurrukako monumentutik (Areetako metroa) edo Punta Begoñako galerietatik (kirol-portuaren ondoan) (Neguriko metroa) has dezakezu ibilbidea.

Noiz? Nahi duzunean. Zure esku usten dugu eguna eta ordua. Adibidez, goizez ibilbidea lasai egin eta gero inguruko terraza batean hamaiketakoa hartu, edo arratsaldan bazkari on baten ondoren.

Prezioa: Paseatu zure kasa eta ezagutu eraikin bakoitzaren historia pasealekuan zehar aurkituko dituzun informazio-paneletan, edo Getxoko turismo-bulegoko gidak deskargatu ahal ditzakezu.

➕ Getxoko ezinbestekoa: Algortako Portu Zaharra. Kirol Portutik abiatuta, Ereaga hondartzaren ondotik ibil zaitezke, eta, iristean, bertako jatetxeren batean gastronomiaz gozatu, edo txakolina dastatu, pintxo batekin edo txibierroekin. Ez utzi bisitatu barik Bizkaiko ezinbesteko txoko hau!

 

Hauek Bizkaiak Aste Santuko opor hauetarako eskaintzen dituen hamaika aukeretako batzuk besterik ez dira. Urteko edozein garaitan Bizkaian zer egin edo zer ikus daitekeen jakin nahi baduzue, gure webguneko “planak” atala bisitatzea gomendatzen dizuegu: ibilbide gastronomikoak, leku xarmagarriak, kostaldeko edo barnealdeko herriak, museoak eta Bilboko eta Bizkaia osoko beste leku turistiko erakargarri batzuk. Disfruta Bizkaian, halaber, zuen bidaietan, egu- edo eguneko planetan zerbait hartzeko edo jateko tabernak eta jatetxeak aurkituko dituzue, baita lo egiteko lekua ere, gure lurraldeak eskaintzen dituen plan guztiak ezagutzeko egun gehiago geratzea erabakitzen baduzue.

Eta gogoratu Aste Santuko oporretan Bilbon Basque Fest ere ospatzen dela, euskal kulturaren jaialdia, kalitatezko 200 jarduera eta aisialdi planekin, ia denak dohainik.

 

Disfruta Bizkaia: Planak, turismoa, ostatua eta jatetxeak, webgune bakarrean.

Related Posts

Categoría: Gozatu Bizkaia, Haurrekin egiteko planak, Tradizioak, Turismoa, Zer egin